Baionan, aldaezinak diren eta milaka parte hartzaile, tokikoak zein turistak, erakartzen dituen memento handien erritmoan joaten dira urteak. Besta eta kultura hiriaren DNA egiten duen horrekin elkartzen dira, lagun arteko giroa eta bizitzeko antzea.

Baionako besta eta kultura biziaren memento handiak

Baionako bestak, hiriaren ikur

5 egunez euskal hiria sutzen da eta hirigune historikoan bat egiten duten bestazaleen erritmoan bizi da. Asteazken gauean Leon errege herriko etxeko balkoira ateratzen da 22:00etan ttanko, eta hiriko hiru auzo nagusietako giltzak jendartera botatzen dira. Gau eta egun, xuri-gorriz jantzia den jendea kontzertuen, euskal dantzen, bigantxa laxatzeen, korriden… erritmoan biziko dira.

Baina bestaren bihotz taupada peñetan atzemanen duzu. Elkarte horiek trebezia berezia dute Bestetan haien aztarna uzteko, sukaldaritza eta kultura eskaintzak eginez edo, sinpleki, humore on komunikatiboa partekatuz.

Xingar Feria, hiriko hitzordurik zaharrena

Urtero, 1462az geroztik, eskualdeko xingar ekoizleak Baionara etortzen dira haien ekoizpenak saltzeko. Ostegun goizetik, etxaldeko Baionako xingarrik onena profesionalez osaturiko epaimahai batek hautatzen du.

Artisau gazitzaileen ekoizpenak deskubritzen ahalko dituzu Roland Barthes zelaiguneko karpa pean, zeinean txarangei eta euskal kantuei esker giroa ezin hobea den.

Baiona, zezenketa zale den hiria

Ba ote zenekien Baiona frantses estatuko lehen zezenketa hiri gisa kontsideratua dela? 1289ko dekretu batek frogatzen du 7 mendez geroztik euskal hirian zezenketa tradizioa dagoela.

Baionako Bestetan korridak ikusten ahalko dituzu, baina baita irailean iragaten den Atlantikoko Ferian ere.

Points de vue, karrika arteak Baiona inguratzen du

Points de Vue karrika arte festibala urrian iragaten da. 2017an soilik sortu zen ekitaldi hori, hiri baionesaren kultura biziko hitzordu saihestezina bilakatu da.

Antolatzaile nagusi den Kaxu galeriak munduko grafitigile garrantzitsuenetako batzuk gonbidatzen ditu, hiriko murruetan freskoak sor ditzaten. Aldi berean, kultura herrikoi guzia emana da ohoretan: karrika arteari buruzko dokumental emanaldiak, kontzertu elektroak, live painting saioak, skateboard kurtsoak…

Eguberri Baionan edo urtea molde ederrean nola bukatu

Baionak urtea molde ederrean bukatzeko usaia du. Herriko etxe ondoan kokatzen den errota handia neguko paisaiaren parte da gaur egun. Eguberriko merkatuak, haurren herrixkak, argiztatze eta apaindurek sasoi hori memento magikoan bilakatzen dute!

Lehenik Olentzero euskal ikazkinak besta abiarazten du. Bizarzurik ere hiri erditik iragateko usaia du, hirian molde ikusgarrian sartuz!