Baiona gormant handi eta ttipientzako paradisua da. Ez ezazue gibelean utz xingarra edo txokolatea bezalako haren produktu izarrak dastatu gabe, ez eta nortasun handiko sukaldeetan zerbitzatzen diren jakiez gozatu gabe ere.

Euskal Herriko ekoizpenak Baionako jatetxeetan

Ah zein ona den Baionako Xingarra!

Baiones gastronomia aipatzen delarik, burura datorkigun lehen gauza xingarra da, dudarik gabe. “Baionakoa” da, izan ere, Frantzian gehien kontsumitzen den xingarra, eta Frantzia mailan ekoizten den xingar gordinaren %20ari dagokio.

Baionako xingarraren historia bitxia da: diotenez, XIV. mendean, ehizaldi batean zaurituriko basurde batek ihes egin zuen. Salieseko erreka gatzatu batean atzeman zuten, kontserbazio egoera ezin hobean, gatz geruza fin batez estalirik. Geroztik gatz bidezko kontserbazio teknika hori aplikatzen zaio zerri haragiari: honek haragia deshidratatzea eta hilabeteetan kontserbatzea ahalbidetzen du. Aturriko arroko herri guziak xingarra ekoizten hasi ziren; baina ordua hartan merkataritza portu biziki garrantzitsua zen Baionatik Europa guzira esportatuko zen eta horrek emanen zion izena. XVI. mendean, Rabelaisek Baionako xingarraren aipamena egin zuen Gargantua liburu ospetsuan. Luis XIV.ak haren ezkontzako mahaian ezarri zuen, eta Vaubanek gosetearen aurka borrokatzeko modua ikusten zuen hartan.

Jambon de Bayonne Foire au jambon © Mathieu Prat
fabrication chocolat de Bayonne © Mathieu Prat

Baiona, txokolatearen hiriburua

Baionan, xingarra bezain enblematikoa den beste produkturik baldin bada, hori txokolatea da. Inkisizioak haizatu zituen bi judu portugesek sartu zuten txokolatea Frantses estatuan, XVII. mende hastapenean.

Garaian Landetako departamenduko herria zen baina 1857an Baionari juntatu zitzaion San Izpiritu auzoan finkatu ziren; data hartan 32 txokolategile zeuden hirian. Gaur egun “Académie du Chocolat de Bayonne”-ri lotuak diren sei txokolategile daude: Cazenave (1854) Daranatz (1890), Pariès (1895), eta berriagoak, l’Atelier du Chocolat, Chocolat Pascal eta Monsieur Txokola.

Euskal ekoizpen sorta zabala zain duzu Baionan

Beste produktu izar anitzek osatzen dute euskal gastronomiaren aberastasuna; baitezpadakoa da zure maletan eraman edo hiriko jatetxe desberdinetan deskubritu ditzazun. Lehen plateran, Angeluko biper gozo arroltzopila; bigarren plater gisa aratxeki axoa, zure ahosabaia berotuko duen Ezpeletako biperrarekin. Ossau-Irati ardi gasna pixka batekin jarrai dezagun, Irulegiko arno baso batez lagundurik. Eta azkenik, euskal pastiza zati eder bat. Ipar Euskal Herria ez ote da gormanta?

Ogitartekoa baino, taloa hautatu!

Ahamen baten beharra izanez gero, Ipar Euskal Herriko besta guzietan saihestezina den arto irinezko taloa ahogoza ezazu. Xingar/gasna mixtoa gehien jaten dena da; baina txistorrarekin ere biziki ona da. Eta askarirako Baionako txokolatezko taloa dasta ezazu. Zinezko gormandiza da!

taloa mixte Bayonne Fromage de brebis et ventrèche ©Mathieu Prat
apero pintxos bayonne

Pintxo eta sagardotegi gaualdia, Hego Euskal Herrian bezala.

Baiona bizirik den hiria da, zirraragarria, eta hori ezagutzeko ez da hamaika hauturik: atera behar da! Gaualdia, Hego Euskal Herrian arrakasta handia duen poteo batekin has ezazu. Zoaz ostatu batera, eska ezazu edateko zerbait eta pintxo bat, ostatuz aldatu eta berriz hasi!

Horrek guziak jateko gogoa ireki dizularik, mahaian jar zaitezke. Sagardotegi batean adibidez: jatetxe horiek Astigarragan, Donostia ondoan, bereziki ospetsuak dira. Menu tradizionala jaten da haietan; bakailao arroltzopila, txuleta eta ardi gasna; eta, batez ere, sagardoa kupeletik hartzen da. Euskal Herriko tradizio saihestezin hori Baiona ttipiaren bihotzean den Ttipia sagardotegian deskubritu dezakezu.

Jatetxe eklektikoak

Baina Baionan, ahosabai eta moltsa guzientzako bada! Jatetxe gastronomikoak edo taberna ttipi herrikoiak, euskal sukaldaritza, sukaldaritza frantsesa, sukaldaritza espainiarra, jatetxe txinatarrak, jatetxe italiarrak edo zapore exotikokoak. Gaur gauean zer nahiago zenuke, haragia, arraina edo begetarianoa? Hots, aitzakiarik ez euskal hiriaren sukaldaritzako alde guziak ez deskubritzeko.

Hedonistentzako aholku ona

Janari saltegien, ardo saltegien, gozotegien, urdaitegien eta txokolategien ateak pusa itzazu! Haietan zaporea Baiones erara ezagutaraziko dizuten pertsonaiak atzemanen dituzu.

Alkohol gehiegikeria arriskutsua da osasunarentzako, neurriz kontsumitu