Urte bukaerako besten karietara, Baionak apaingarri ederrenak ateratzen ditu giro magikoa sortzeko. Eguberriko merkatua, errota handia, karruselak eta su artifizialak… Olentzero ahantzi gabe!

Eguberri Baionan 2026

2026ko azaroaren 27tik 2027ko urtarrilaren 3ra, gozatu Baionako Eguberrietako animazioez.

Lilura mementoa Baionan

Baiona, urte bukaerako bestetarako dekoratu ezin hobea

Karrika eta etxarte zaharrak, zur ageriko etxeak, Aturriko urak eta Errobiko kaiak: ez segi xerkatzen, urte bukaerako bestetan memento idiliko bat iragateko dekoratu ezin hobea da Baiona.

Gehitu iezaiozu honi argi apaindura harrigarriak, Askatasunaren plazako errota handia, handi zein ttipientzako Eguberriko merkatu desberdinak eta Bizarzuri edo Olentzero irudikatzen dituzten asteburuetako animazioak, eta Eguberriko besta ederrak iragateko koadro ezin hobea lortuko duzu.

Eguberriko Merkatuak: gogo guzientzako dago!

Neguko garai horretan herrixka desberdinak daude. Nagusia Reduit plazan kokatzen da: hauen artean daude artisauen zurezko ttattolak, herrixka gormanta eta karruselak. Karruselen artean izai erraldoia dago, azken urteetan haurrak zoriontsu egiten dituena.

Baina haurrek ere haien herrixka dute, eskura dituzten joko andanarekin! Jacques Portes plazan eta Gambetta plaza-lorategian gertatzen da hori. Zure haurrak Merkatu estaliko plazara eraman ditzakezu, zeinean Bizarzuriren tailerra atzemanen duzun.

Merkatu galkorragoak plantan ematen dira, bereziki Bastion Royal gunean den bidezko merkatua.

Olentzero, euskal ikazkinaren legenda

Olentzero euskal mitologiako pertsonaia da. Ikazkin hori neguko solstizioan menditik jausten da argia ekartzeko: izan ere egunak gauari gaina hartzen dion egun horretan gertatzen da, egunak luzatzen hasten direnean.

Olentzero, bisaia ikatz hautsez belzturik, Baionako karriketan ibiltzen da haren lagun Mari Domingirekin. Biek ikatz itxura duten goxokiak ekartzen dituzte, haurren artean banatzeko.

Ezohiko beste animazio batzuk

Animazio nahasketa harrigarri duzu zain. Hautu zabala duzu: errota handian itzuli bat egin zenezake edo pottoka ibilaldia, zirko erakustaldi edo ikusgarri bat ikusi edo Eguberriko kontzertu bat. bat ikusi edo Eguberriko kontzertu bat. Horri, noski, jadanik dauden baina negu garai hauetan bereziki egokiak diren eskaintzak gehitzen zaizkio: ez ote da memento onena txokolate beroa edateko?

Baina ikuskizun gorena Bizarzuriren iristea da Agerpen hori urtero errepikatzen da, eta aldi guziz aitzinekoa baino ikusgarriagoa da! Bizardun handia, batean jausgailuan iritsi da, bestean Santa maria katedraletik rappelean jautsi da, edota Errobi zeharkatu du slack line ari batean gainetik oinez. Zein izanen ote da aurtengo sorpresa?

Toromagie, zezenketa eta karitate Eguberria

Zergatik ez Eguberri Lachepaillet zezen-plazan ospatu? Toromagiek ongi pasatzen duzun bitartean obra on bat egitea ahalbidetzen dizu. Haurrek entzierro txiki batean laster egiten ahalko dute (kartoizko zezenekin). Guziak, Haur Eri elkartearen bidez Baionako ospitalean diren haur erientzat dirua eta jostailuak biltzeko balio du.