Bonnat-Helleu erakustokia Baionako Arte-Ederren erakustokia da. 2011z geroztik obretan, “Paris eta Madril artean, arte bilduma garrantzitsuenetakoa” du.
2025eko azaroaren 27an irekia izanen da publikoari.
2025eko azaroaren 27tik 30era, museoko ate irekien kari, sarrera libre batez gozatu.

Argibideak
Ordutegia:
Egunero irekia, urte osoan, salbu asteartetan, Baionako bestetan, urtarrilaren 1an, maiatzaren 1an eta abenduaren 25ean.
Azaroaren 1etatik apirilaren 30era:
- 10:00etatik 18:00etara
- 12:00etatik 20:00etara ostiraletan
Maiatzaren 1etik urriaren 31ra:
- 10:00etatik 19:00etara
- 12:00etatik 21:00etara ostiraletan
Banakako bisitak: txarteldegia
Bonnat-Helleu erakustokia zergatik da bikaina?
Leon Bonnat, margolari baionesa
Léon Bonnat, 1833an Baionan sortua, XIX. mende bukaerako Frantzia mailako margolari garrantzitsuenetako bat da. Jose de Madrazo y Agudo eta Federico de Madrazoren ondoan margolaritza ikasketak Madrilen egin ondoren, haren karrera Parisen hasi zuen 1854an. Haren Lazaroren Piztuera margolanak bigarren saria eskuratu zuen 1857ko Erromako sariketan.
Hastapenean erlijio eta apaindura konposaketa handiei, eta genero italiar eta ekialdeko kutsua zuten eszenei esker ezaguna, kritikoen eta publiko zabalaren aitortza erretratuei esker eskuratuko zuen. Irakasle ere bilakatu zen eta, ondotik, Pariseko Arte Ederren eskolako zuzendari. Bestalde, arte bildumagile aitortua zen eta, bizirik zela, Michelangeloren, Rafaelen, Rembrandten… marrazkiak barne hartzen zituen aparteko bilduma elkartu zuen, baita margolan eta brontzeak ere.
Erakustokiaren sortzea
1891n, Léon Bonnatek haren obraren zati handi bat Baionako hiriari eman zion, baita Antzinatetik XIX. mendera arteko garaiko 1.800 marrazki ere. Antonin Personnaz, bere lagunak, imitatu zuen, obra garaikideagoak hiriari emanez, mugimendu inpresionistatik heldu zirenak bereziki.
Eraikin bat behar zen bildumak leku bat izan zezan: Charles Planckaert arkitektoak eraikiko zuen 1896 eta estreinatuko zen 1901 urteen artean. Erakustokiaren, natura zientzien museoaren, liburutegiaren eta artxibategiaren jatorrian da aldi berean.
Eraikina 1976an baizik ez zaio osoki erakustokiari eskainiko. 2011n, Bonnat-Helleu erakustokia, Baionako Arte Ederren erakustokia izena eman zitzaion, oraindanik erakustokiak Paul Helleu margolari eta grabatzailearen obra garrantzitsuenak hartzen baititu, artistaren alabaren jaraunspenari esker.




Salbuespenezko bilduma
Bonnat-Helleu erakustokiak margolan, marrazki, eskultura eta arte eta arkeologia multzo ohargarria agertzen du. Europako artista handienen obren aterpe da: Rubens, Van Dyck, El Greco, Goya, Ingres, Delacroix, Géricault, Degas, Barye, Bonnat, Helleu… Arte grafikoen kabineteari dagokionez, 3.500 salbuespenezko marrazki baino gehiagoko aberastasuna du: Leonardo da Vinci, Michelangelo, Raphael, Dürer, Rubens, Rembrandt, Poussin, Watteau…
Gaur egun 7.000 obra inguru ditu, hiriaren erosketei eta dohaintza eta jaraunspen garrantzitsuei esker (Bonnatek 1922an, Personnazek 1937an, Petithoryk 1992an, Howard-Johnstonen 1989an eta 2010ean). Obra enblematiko batzuk aipa ditzagun: Edgar Degasen Leon Bonnaten eretratua, Henri Zoren Triptiko baionesa, Theodore Gericaulten Dieudonné tenientearen erretratua, Michelangeloren Adam eta Eva edo El Grecoren Benavente dukearen erretratua.
Lanak
Erakustokiak ateak itxi zituen 2011ko apirilean, berregituraketa errazteko eta hedadura bikoizteko gisan: gisa horretan 2.000 metro karratu izatetik 5.000 izatera pasako da. Lanek 2025era arte iraun behar lukete. Erakustokiaren handitze eta zaharberritze lanen kostua 22 milioikoa da.
Lantaldeak lan handia eskaintzen die bildumei: obra bakoitza banaka markatzen, identifikatzen eta garbitzen ditu; haien egoera kontrolatua da eta, beharrez, zaharberritzaile aditu batek egonkortua. Operazio guziak dokumentatzen dira, trazabilitatea osoa izan dadin.

Hiri zentrora
joateko
Geltokia “Euskaldunen plaza” Turismo Bulegoaren parean, N1, N2, 3, 5, 6, 72, T1, T2, 10, 12, 43, 44, 41 et 42 lineak hartuz. Informazio gehiagorako TXIK TXAK.
Txirrindula: laguntza elektrikoa duen txirrindulen zerbitzu libreko alokatzea

