Baionaren ondare historikoa aberatsa eta anitza da. Baiona gida baten laguntzaz bisita ezazu, saihestezinak diren leku eta guneak kurritu itzazu, promena zaite, begiak ireki, ateak pusa eta ikusgarriaz goza ezazu: “hor gainean katedralaren dorreak, eskuinean Baionako euskal museoa, horren gibelean Bonnat-Helleu erakustokia eta pixka bat urrunago, zubia eta gero, arreta ezar ezazu karrika arte obra diskretuetan eta fresko kolosaletan”.








