Ateraldietarako ideiak
Baionan, deskubritzeko eta ateraldiak egiteko aukerak anitzak dira, kontaezinak ez errateagatik! Bisita eta esperientzia ahantzezinak zain dituzu egonaldia eginen duzunerako.
Arte eta Historia Hiria, Baionak harresiak, katedrala, erdi aroko sotoak, erakustokiak edota Hermione bezalako haren saihestezinak eskainiko dizkizu, baina baita karrika arte obren inguruko ibilaldi konfidentzialagoak ere. Deus ere ez huts egiteko eta dena ezagutzeko, bisita gidatua, txirrindula ibilaldia edo Terra Abentura altxor xerkatzea hauta ezazu.
Gertakari handietan parte hartzeko xantza baldin baduzu, izan Baionako Bestetan, Xingar Ferian edo urteari erritmoa ematen diote beste memento zirraragarrietan, baionesek gida zaitzaten onar ezazu eta haien kodeak zureganatu. Usu gormantak diren haien sekretu batzuk salatuko dizkizute. Inolako chauvinismorik gabe, Baionako xingarra onena dela erranen dizute, hiria txokolatearen hiriburua dela.
Eta oraindik zure buruari galdetzen badiozu: Zer egin oporretan? Badakizu Baionak sasoi orotan eskaintzeko memento ahantzezinak dituela, izan bikotearekin, familian, lagun artean, taldean, eguzkipean eta baita euripean ere.






