Euskal gastronomia salbuespenezko ekoizpenetan aberatsa da. Txokolatea eta xingarra noski, gustu on baionesaren ikurra dira, baina badira zure bisitan zehar dastatu behar dituzun beste jaki anitz.

Baionako zaporeak

Xingarra, begi bistakoa

Gastronomia baionesa hiriaren izena hartzen duen xingarrarengandik bereizi ezina da. “Baionakoak” frantses estatuko xingar ekoizpenaren %20a osatzen du. Haren historia XIV. mendean hasi zen, ihizian zaurituriko basurde bat Salieseko erreka gazitu batean ezin hobe kontserbatua atzeman zutelarik. Gatza bidez kontserbatzeko metodoa Aturri arroko herriek haienganatu zuten eta Baionako merkataritza portua Europako xingar esportatzaile nagusia bilakatu zen, xingarrari izena emanez.

Gaur egun, Baionako xingarraren Partzuergoak federatzen ditu saileko eragileak: hazkuntza eremua (Hego Mendebaldea) eta gazitze eremua (Aturriko arroa) finkatzen ditu, eta gazitzeko Salieseko gatza inposatzen du. AGBa (Adierazpen Geografiko Babestua) Baionako Xingarraren jatorriaren bermea da, 1998az geroztik.

Denak ados ezartzen dituen beste gauza, haren zaporea da. Aperitifan gordinik, urin izerditan zerbitza dezakezu, haren sekretu guziak aitortuko dizkizu. Ur zaporekoa eta uxterra da; gosaltzeko alde bakoitzean minutu batez frijiturik bi arroltzerekin edo talo batean ardi gasnarekin… ze gozamena!

Baionan gazitzaile bat baino gehiago dago, Baionako xingarrean berezituak direnak baina ez soilik. Xuri beltza den zerritik datorren Kintoko xingarra ere deskubritu dezakezu. 1980an desagertzekotan izan zen arraza zaildu hori Pierre Oteizak ekarri zuen berriz etxaldeetara. Xingar hori Oteizak Espainiako karrikan duen dendan edo salbuespenezko ekoizpenak ere lantzen dituen Aubard Etxean deskubritu dezakezu.

Beste bikaintasunezko produktu bat Ibaiama da, 3 hazlek eta 3 zerriki egilek, hauen artean Christian Montauzerek, haur garaiko baserriko zerrien zaporea berreskuratu nahian pentsaturiko xingarra.

Hiriaren ekoizpen enblematiko hori deskubritzeko, zergatik ez etorri Xingar Feriara.

Xingarra bisitatzeko

Gormantenentzat eta kuriosenentzat, Aubard etxearen Xingarraren erakustokia bisita daiteke, baina baita Baiona Ttipiaren bihotzean den Pierre Ibaialderen gazitze tailerraren bisita gidatua egin ere. Artisau kontserbatzaile eta gazitzailearen ofizioa deskubrituko duzu. Pierre Ibaialdek hazkuntzatik ontzerainoko xingarraren lanketaren etapak azalduko dizkizu. Teoriaren ondotik, praktika geldituko zaizu: ontze gelan dastaketa, buru gainean 800 xingar dilindan dituzula.

Bero, txokolatea!

Ulertuko zenuen, Baionan txokolatea sakratua da! Inkisizioak haien lurretik kanporaturiko judu portuges marranoek San Izpiritun sartua, hiriaren ospea eginen zuen. Baionako Txokolatearen Akademiak sukaldaritzako ondare hori 1993az geroztik defenditzen du, fabrikazio irizpide zorrotzetan eta ekai nobleen erabilpenean oinarrituz. Akademia horren bihotzean l’Atelier du chocolat, Cazenave, Daranatz, Pariès, Chocolat Pascal eta Monsieur Txokola elkartzen dira eta elkarrekin sortu zuten azaroko lehen asteburuan antolatzen den “Bayonne fête son chocolat”.

Gormandiza hutsa, txokolate beroak partekatze eta lagun arteko giroko mementoak ekartzen ditu gogora. Gure txokolategileen errezetak mendetako trebetasunaren ondorio dira. Dastamen esperientzia ahantzezina eskainiko dizuten artoski zainduak diren prestakuntzak. Ia denboran bidaiatzea bezala.

Ez duda txokolatea forma guzietan dastatzea! Txokolate beroa, hotza, tabletan, goxokiak, txokolate orea eta baita… txokolate sortak ere, zinez gustu guzientzako lekua dago.

Eta zure txokolatearen inguruko jakitatea hobetzeko, l’Atelier du chocolat erakustokia bisita ezazu edo Turismo Bulegoak proposatzen duen “Chocolat gourmand” bisita gidatuan parte hartu.

Ipar Euskal Herriaren nortasuna egiten duten ekoizpenak

Ipar Euskal Herriaren sukaldaritza nortasuna ez da xingarrean eta txokolatean soilik oinarritzen! Nazioarteko mahai guziak konkistatu dituen Ezpeletako biperra hor dugu noski; edo Ossa-Irati, pasta gordineko gasna prentsatua, gutienez 80 egunez ondua, denak JDB batek babestuak. Angeluko biper eztia edo Bankako amuarraina ere eskualdeko sukaldaritzan sartzen dira.

Zure egonaldian absolutuki dastatu behar dituzun platera tradizionalak ere daude: aratxeki axoa, marmitakoa, txipiroiak lohizundar erara, piperrada, eta noski euskal pastiza saihestezina, kremarekin edo gerezi beltz erreximentarekin.

Edari hain onak

Apairu batean Irulegiko ardo biziki onak ahogoza ditzakezu, xuriak, beltzak edota gorriak ere. Ipar Euskal Herriko ardogintzako JDB bakarra da eta Europako mahastirik ttipienetako bat, Donibane Garazi inguruko mendietan kokaturiko 230 hektarearekin soilik.

Sagardoa hauta zenezake, sagardo bretoi edo normandoak baino alkohol gehiago dutenak eta azukre gutiago.

Azkenik, zure apairua anis alkoholean mazeratzen den basaranekin eginiko patxaran likore batekin buka ezazu.

Un gros plan sur des piments d'Espelette éclatants, connus pour leur couleur rouge intense et leur rôle clé dans la cuisine basque, symbolisant la tradition gastronomique et l'authenticité des produits du terroir.
Cave vin Irouleguy © La Cave d'Irouleguy
© La Cave d’Irouleguy
Tommes de fromage de brebis et montagnes des Pyrénées ©A. Torrent