65 metro luzeko itsasontzi harrigarria, Hermione frantses ontzigintzaren ikurra da. Zale errabiatuz osaturiko talde batek ontzi berdin berdina eraiki du eta, gaur egun, hilabete batzuetarako Baionako portuan lehorreko ontzitegian da, zaharberritze lanak egiteko denbora.
Zer da Hermione?
Itsasontzi mitiko bat
Hermione Luis XVI.aren aginduz Rocheforteko Armategian 1778 eta 1779 artean eraiki zen fragata da. Itsasoko entsegu kanpainaren ondoren, Hermionek, La Fayette markesa barnean zuela, Atlantikoa zeharkatu zuen Erresuma Batuaren aurkako matxinatuak laguntzera joateko.
Ondotik, iraultza ondoko gertakari batean, Frantziako tropa errepublikarren eta Vendeetarren arteko gudu batean ondoratu zen.
Proiektu erraldoia
1992an, itsasoaren historia zale errabiatu batzuen ekimenez, Hermione-Lafayette elkartea sortu zen, salbuespenezko fragata horren kopia berdin berdina egiteko helburuz. Berreraikuntza hori Rocheforterko armategian gertatuko zen berriz ere.
Ontziola ikaragarria abiatu zen: hamazazpi urtez iraun zuen eta, denbora horretan, 4 milioi bisitari izan zituen. 2015eko apirilaren 18an, fragatak Estatu Batuetarako lau hilabeteko bidaia hasi zuen, La Fayettek egin zuen bide bera eginez. Eskifaia 18 marinel profesionalek eta belen maneiatzeko ardura zuten 56 “gabikok” osatzen zuten.
Burtzoroa ematerainoko zenbakiak
Hermionen luzera 66 metrokoa da, ontzi kroskoa 44 metrokoa. Itsasontziaren masta nagusiak 54 metro ditu gilatik gora. Zurezko eta metalezko 400.000 pieza baino gehiagoko puzzlea osatzeko, 2.000 haritz frantses hautatu ziren Frantziako oihanetan.
Ontzian 800 txirrika baino gehiago daude; XII-ko 200 kanoi (12 librako bolak jaurtitzen dituztenak) eta VI-ko 6 kanoi; 2.100 metro karratu bela, 25 kilo soka baino gehiago. Kargatua den fragataren pisua 1.200 tonako da.




Hermione Baionako Portuan
Zergatik Baionan da Hermione
2021eko ekainean lehorreko ontzitegitik pasa zelarik, Hermioneko taldeek itsasontziaren gibel ababorrean den andeatzea deskubritu zuten. Behin behineko konponketaren ondotik, fragata Rochefortera itzuli zen uda iragan eta neurri handiko karenatze operazioa prestatzeko.
Onddo batek usaian urpean den kroskoa higatzen du, eta Rocheforteko portuak ez du itsasontzia lehorrean ezartzeko behar diren muntadurak. Ondorioz Hermione Baionako portura eta Angelun den dike lehorrera hurbildu zen 2021eko irailean. Geroztik aurreikusiriko konponketak egiten ari dira, eta 2025 urtean zehar berriz itsasoratu beharko luke.
Taldeak (eskolak, elkarteak, enpresak, aisialdi taldeak) beste momentutan errezibitzen ahal dira. Aldez aurrezko erreserbaketa beharrezkoa da: reservation@hermione.com

