Baiona etorriko zarelarik, Euskal Museoa bisitatzea azkarki gomendatua da! Objektu eta arte obra bildumari esker euskal gizartea ulertzeko molde onena da.
Baziren behin erakustoki bat eta bizia Ipar Euskal Herrian
Museoaren historia
Dagourette etxea XVI. mende bukaeraren eta XVII. mende hastapenaren artean Baionako merkatari batek eraiki zuen Errobi bazterrean; hiriko etxe zaharrenetakoa da. 1640an etxeak Bisitazio ordenako serorak hartu zituen aldi baterako; ondoren, 1680an, Bigarren Inperiora arte iraunen zuen ospitale zibil bilakatu zen. Garai hartan leiho bat ireki zen, Baionesek haur abandonatuak anonimoki pausa zitzaten. Gaur egun, “pausatu haur” hori oraindik ikusgai da.
Dagourette etxea hospizioen administrazioak merkatari batzuei alokatu zien ondotik, hiriak 1922an erosi zuen arte; Euskal museoa 1924an ireki zen. 1991n monumentu historikoetan sailkatua, zaharberritze handia egin zen 2001ean.
Bilduma harrigarria
Erakustokia hiru mailatan finkatua da, eta bi ardatzetan banaturiko bilduma aberatsa hedatzen du: etnografia eta historia. Honi eskualde arte hautaketa bikaina gehitzen zaio. Sail etnografikoa portuko biltegietan finkatua da, eta historia eta arte sailek aldiz etxearen estaiak okupatzen dituzte.
Orotara, 2.000 objektu eta margolan daude ikusgai. Euskal kulturaren alde desberdinak agerrarazten dituzte: baserrialdeko bizia eta bizi domestikoa, ehorzketa errituak, artisautza, itsas eta ibai aktibitateak, besta eta jokoak, eskualde historia…
Biltegietan izaera desberdineko 85.000 pieza atxikiak dira. 20.000 dokumentu grafiko (marrazki, estanpa, afixa…), 50.000 argazki eta 15.000 objektu (tresneria, altzariak…) kontatu ditugu. Bildumek garai biziki zabala estaltzen dute, Historiaurretik XX. mendearen bigarren erdira arte doana.
Pieza guzi horiek mundu modernoko nahasmendu handien bezperetako euskal gizartearen funtzionamendua kontatzen digute; baina baita Baionaren historia ere, itsas eta ibai portua, euskal, gaskoi eta judutar kulturen bateragunea.






Bildumaren inguruan
Eskatu egitaraua! Erregularki aldi baterako erakusketak antolatzen dira. Azkenak aipa ditzagun: Ipar Euskal Herria koloretan – Autokromoak, 1907-1935; Marie Garay; Nader Koochakiren Soineko Paisaia; Medailak eta Medailadunak; edota Leon Bonnat, orain ehun urteko margolaria.
Ostegunetan erakustokian, ostegunero 18:00etan, hitzaldiak, batzuetan musikatu eta dantzatuak, film emanaldiak,… Sartzea urririk erreserba harturik.
Publiko ororentzako bisitak
Zure bisita planifikatu
Erakustokia urte osoan irekia da, asteartetik igandera; astelehenetan, ostegun goizetan eta besta egunetan itxia da, uztailaren 14an eta agorrilaren 15ean izan ezik. 26 urtez pekoentzat urririk da.
Obrekin dauden azalpen testuak hiru hizkuntzetan dira: frantsesa, euskara eta gaztelera.
Iritsi aitzin, bisitan zehar audio-gida gisa erabiltzen ahalko duzun aplikazio bat telekargatzen ahal duzu. Udako eskola opor garaian bisita gidatuak proposatzen dira astearte, asteazken, ostiral eta larunbatetan, 11:00etan.
Tresnak – frantsesez eta euskaraz – familien esku ezartzen dira, ttipienen interesa pizteko gisan.
Eskola bisitak aurreikus daitezke lehen mailako lehen urtetik goiti, frantsesez, frantses hizkuntza harrotzez, euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta alemanez. Ibilbide tematikoak frantsesez eta euskaraz eskuragarri dira bigarren mailatik lizeora artekoentzat.
Talde bisitak antola daitezke hilabete lehenago erreserbatuz. Frantsesez, euskaraz, gazteleraz, ingelesez, alemanez, holandesez, errusiarrez eta portugesez gauzatzen dira.

Baionako Euskal Museora joateko
“Baionako Herriko etxeko” geltokia, 3, 5, 6, 72, T1, T2, 10, 43, 41, 42, N1 et N2 lineak. Informazio gehiagorako TXIK TXAK.
Txirrindula: laguntza elektrikoa duen txirrindulen zerbitzu libreko alokatzea

