Bestak denboratik kanpo gelditzen diren 5 egun eta 5 gau dira, zeinetan gazte eta zaharrak, aberats eta pobreak nahasten diren.
2026eko Baionako Bestak
2026an, Baionako Bestak uztailaren 15etik 19ra egin ziren.
Uztailaren 15a, asteazkenakin : Estreina eguna
Uztailaren 16a, ostegunarekin : Haurren eguna
Uztailaren 17, ostiralarekin : Ohiduren eta Senioren eguna
Uztailaren 18a, larunbatarekin : Elkarteen eguna
Uztailaren 19a, igandearekin : Asken eguna
2027eko Baionako Bestak
2027ko Baionako Bestak uztailaren 14tik, asteazkenetik, 18ra, igandera, egingo dira.
Bestak, Baionaren DNAn
Historia pixka bat
Avirons Bayonnaiseko errugbi jokalari batzuek, Iruñeko San Ferminetatik itzultzean, Baionan gisa bereko elkarretaratze bat antolatzeko ideia abiarazi zuten. Garaiko auzapez Joseph Garatek proiektua onartu eta Benjamin Gomez lehendakari izanen zuen Besta batzordea sortu zen. Lehen Baionako Besten irekitzea 1932ko uztailaren 13an, asteazkenez, gertatu zen.
Egitarauan kalejirak, kontzertuak, pilota partidak eskaintze zituen euskal egun bat, baina baita lorez apainduriko auto desfilea eta Paulmy etorbidean auto elegantzia lehiaketa ere. Ikusgarriaren memento gorena historia luze baten hastapena markatuko zuen Baiona Ttipiko bigantxa laxatzea izan zen dudarik gabe.
Urteekin, bestazalearen janzkera aldatzen joaten da: 70 hamarkada langile jantziak eta tixerta marradunak lepoko eta gerriko gorriz apainduriko jantzi xuriari lekua utzi zioten, Iruñean bezala: gisa horretan, bestazale guziak baldintza beretan dira, diferentzia sozialak desagerraraziz.


Bestak eta ez feriak!
Baionan, Bestez mintzatzen jarraitzen dugu eta ez Feriaz: euskal eta gaskoi besta ohiturak azpimarratzen dira. Zuzeneko musika lehen lerroan emana da: gizon koruak, abesbatzak, txarangak, musika tradizional taldeak eta egungo musika ematen dutenak dira bestetako zinezko aktoreak.
Haatik tauromakia Bestetako egitarauko hitzordu saihestezina da: korrida bat oinez eta beste bat zaldiz, Lachepailleteko zezen-plazako egitarauan sartuak dira, baita Mika Romero torero baionesaren “recorte” ikusgarria ere. Hauei San Andres plazako bigantxa laxatzea gehitu behar zaie.
Leon, Besten errege
Leon, Baionako errege da: maskota hori, Leon Dacharryren arabera Or Konpon elkarteko kideek pentsatua, Baionako gau giroko pertsonaia bitxia zena, Jean Duverdier marrazkilariak irudikatu zuen.
Geroztik Leon herriko etxeko balkoian agertzen da urtero, uztaileko asteazken gaualdean, 22etan ttanko, Baionako bestak irekitzeko: egiazko marea xuria biltzen da herriko etxe azpian besten irekitze markatzen duten hamar ezkila ukaldiak itxoiteko. Orduan, bestazaleek zapia lepo inguruan lot dezakete eta hirian alaiki murgildu.
Egun horretatik aitzina eta ttipien zorionerako, Leon egunero kantuz esnatzen da, igande gauerdian urte osorako lo egitera itzuli aitzin.


Animazio saihestezinak
Lehenago aipatu ditugun animazio guziez gain kontuan hartu behar dira, Foulée du Festayre Baiona eta Biarritz lotzen dituen eta Besten hastapena iragartzen duen lasterketa; munduko biper arroltzopil lehiaketa, zeinean peñak Merkatu estali aitzinean lehiatzen diren; osteguneko eguna haurrei eskainia zaie eta entzierro ttipi batean eta tanborradan parte har dezakete, edota erraldoien desfilea begiratu; azkenik, ibilgailu desfile argitsua, zeinerako Baionako elkarteek inposatua zaien gai baten inguruan karroak irudikatzen, pentsatzen eta gauzatzen dituzten. Egitarau zehatza Fetes de Bayonne webgune ofizialean aurkituko dituzu.
Peñak, Besten epizentroa
Peñak lagun arteko giroa, elkarlaguntza soziala, kultura transmisioa eta, noski, hiriaren besta animazioa bezalako baloreak partekatzeko elkartzen diren lagun elkarteak dira. Inspirazioa mugaren beste aldean atzematen badute, Baionako peñek haien funtzionamendu propioa dute.
Urtean zehar, gehienetan, funtzionamendu pribatua dute eta kideentzat baizik ez dira irekiak. Baina Besten garaian, animazio gehienen sorburuan dira eta urtero egitaraua berritzen duten berrikuntzak proposatzen dituzte
Ausar zaite elkarte horietan sartzera eta Baionako bestazaleekin nahastera.
Gaua ederragoa baizik ez da izanen!


