Baionan, jatorri biziki zaharra duen zezenketaren tradizioa bizirik jarraitzen du. Baionako Bestetan korridak ikusten ahalko dituzu, baina baita iraila hastapenean iragaten den Atlantikoko Feriaren karietara ere.
Baiona, zezenketa hiria
Aspaldiko tradizioa
Idazle eta aficionado baiones handia izan zen Claude Pelletieri esker dugu Frantziako tauromakiaren testu sortzailearen berri. 1289 urtean Baiona gobernatzen zuten Ingelesek argitaraturiko dekretu horrek harakinei haien gibeletik lasterka aritzeko zezenak eta behiak karriketan laxatzea debekatu zien. Testu horrek frantses estatuko zezenketa hiri zaharrenean bilakatzen du Baiona.
Frantses estatuko aro modernoko lehen korrida ikusteko 6 mende gehiago itxoin behar izan ziren: 1853ko agorrilaren 21ean gaude, eta Baionan gertatzen da, San Izpirituko zurezko zezen-plaza batean, gaur egun Jules Ferry haur-eskola den lekuan. Jatorri espainiarreko Eugenia de Montijo enperatrizak sustaturik antolatu zen lehen ikusgarri historiko hori. 3.500 pertsona agertu ziren garaiko torero onena zen Francisco Arjona “Cuchares” maestroa txalotzera.


Lachepaillet zezen-plaza
Zurezko hainbat zezen-plazetan korrida batzuk ospatu ondoren, baionesek “gai gogorrez” zezen-plaza bat eraikitzea deliberatu zuten. Garai hartan Maledailleko goi-ordokian ez zen kasik deus ere: 1893ko uztailaren 30ean estreinatuko zen Lachepaillet Zezen-plazak lekua hartu zuen. Ordu hartan 7.000 pertsona sar zitezkeen.
Gaur egun 10.000 pertsona har ditzakeen zezen-plaza Frantzia mailako handiena da. Udaberrian eta udan bisitatzen dira, bisita gidatuan edo bisita librean. Agertokietatik kanpo usaian publiko zabalarentzako itxiak diren ezohiko lekuak deskubritzen ahalko dituzu. Les (eus) Corraleakkorridako guda hasi aitzin barnean 6 zezen zain dituena patio de caballoszezenketa aitzin picador eta toreroak biltzen dituen zalditegia; zezen-plazako urdin pastel koloreko kapera; eta ezinbestekoa den erizaindegia, emeki-emeki zinezko kirurgia gelan bilakatu dena.
Korridak Baionan gaur egun
Baionako zezenketa sasoia 2 memento handitan artikulatzen da. Baionako bestetan 2 korrida ospatzen dira: ostiralean ohiko korrida eta larunbatean zaldiz egiten den korrida (rejoneo). Jagoitik, igandean Mika Romero baionesaren errekorte ikusgarria (zezena hiltzen ez duen tauromakia eta zeinean errekortariek zezena saihesten duten) gehitzen zaio horri.
Iraila hastapenean Atlantikoko Feria iragaten da: 3 egunez , goizez novilladak (zezen eta torero gazteekin egiten den ikusgarria) eta arratsaldez korridak bata bestearen ondotik heldu dira. Mementoko torero onenak daude egitarauan, eta animazio anitz eskaintzen da zezen-plaza inguruan: erakusketak, kontzertu ttipiak, eztabaidak. Zinezko campo de feria horrek egun osoan eta gauez jateko eta edateko aukera ere eskaintzen du.
Ez dezagun Toromagie ahantz, tauromakiaren inguruko karitatezko ekimena. Eguberri aitzineko igandean, ttipi eta handiak korridaren inguruko animazio desberdinen karietara zezen-plazan elkartzen dira, Baionako ospitalean diren haur eriak laguntzen dituen Haur Eri elkartearentzako sosa eta jostailuak biltzeko helburuz.


Baionako zezenketa klubak
Baionak 5 zezenketa klub ditu, auzo bakoitzean banatua: Betisoak Baiona Handian, Cercle Taurin Bayonnais eta Peña Campera Tipian, Peña Taurine Bayonnaise San Izpiritun eta Peña Taurine Cote Basque Marines etorbidean. Instituzio horien ateak bultza ditzakezu feria handiak direlarik (Madril, Sevilla) telebistan ematen diren korridak bertako kideekin ikusteko!

