2026eko apirilaren 23tik 26ra eginen da Baionako Xingar Feriaren 563.edizioa.
Xingar Feria hiriko ekitaldi zaharrena da, lehen edizioa 1462an izan baitzen! Erdi Aroan sustraituak diren besta horietan xingarra dastatzen eta ospatzen da.

Aspaldiko tradizioa

Baionan, xingarra izar

Gastronomia baionesa ezin da frantses estatuko xingar gordinaren %20a osatzen duen Baionako xingarraz bereizi. Hego-sartaldeko zerrikia Salieseko gatzetan kontserbatzeko metodoa XIV. mendekoa da eta Baiona europar xingar esportatzaile nagusian bilakatu zuen, hiria garrantzi handiko merkataritza portu eginez. Gaur egun, saila gainbegiratzen duen Baionako xingarraren Partzuergoak 29 gazitzaile biltzen eta 5.000 enplegu sortzen ditu eskualdean.

Baina Ipar Euskal Herrian ez dago Baionako xingarra soilik! Kintoko xingarra, 1980an desagertzeko bidean zen euskal zerri arraza, hur eta gurin zapore ona eta egitura uxterra du zeinean haragi gizeneztatuak indarra eta izaera krematsua ematen dion.

Mendetako besta

1462. urtean izan zen lehenbiziko Baionako Xingar Feria: inguruko herrietako hazle eta zerriki egileak “hirian” elkartu ziren bazkoko asteburuan, haien ekoizpenak saltzeko.

Geroztik, urtero, Baionak haren ospea egin duten zaporearen artisau horiek ospatzen ditu. Haien ekoizpeneko ale ederrena aurkezteko asmoz eskualdeko gazitzailerik onenak hirira etortzen dira, fabrikazio molde tradizionalak deskubritzera eta euskal ekoizpen onenak dastatzera agertzen diren gormanten gozamenerako.

Etxaldeko xingarraren lehiaketa

Ostegun goizetikberetik, zerriari eskainia zaion aste horretako memento gogoangarrienaren lekuko izan zaitezke: etxaldeko xingar onenaren lehiaketa. Partikular batzuek haien “etxeko” xingarra aurkezten dute. Goi mailako zerriki-egilez eta Baionako Xingarraren Partzuergoko ordezkariz osaturiko epaimahaiak ezpelazko tutu fin batekin edo zaldi fibula batekin xingar bakoitza zundatuko du. Zerrikia usaintzen eta dastatzen dute, ondotik enkantetan salduko den xingar irabazlea izendatzeko.

Ekoizleen karpa

Gaur egun Roland Barthes zelaigunean kokatzen den karparen azpian da Xingar Feriaren epizentroa: hain prezatua den feria gormanta. Artisauek haien trebetasuna azaltzen dute eta haien ekoizpenak nabarmentzen dituzte… eta dasta ditzakezu, noski! Eskaintzen den xingarra dastatzeko hamaika molde daude: paperezko konoan, ogitartekoan edota taloan!

Eskaintza gormantaren osagarri, hogei ekoizle inguruk etxaldeko eta artisau ekoizpenak proposatzen dituzte: gasna, ahate kontserbak, eztia, euskal pastiza, txipiroiak… lekuan berean jateko edo eramateko.
Karrikako giroa alaia eta bestakoa da. Errobiko kai bazterretan harahonaka ari diren gaiteroek, abesbatzek eta txarangek musika animazioa bermatzen dute. Baionesak burrustan etortzen dira eta haien lagun arteko giro gogoangarria ekartzen dute, feria hau ekitaldi gastronomiko bat baino gehiago izatea ahalbidetuz. Baionan, kulturak, bestak eta bizitzeko antzeak lotura hertsia dute!

Peñak eta haien txarkuteria!

Peñek ere zintzoki jokatzen dute, haien ateak irekiz eta gazitzaileekin elkarlanean prestaturiko pintxo errezetak proposatuz.

Larunbat goizean, Merkatu estali inguruan atzemanen dituzu, biziki prezatua den xingar arroltzopilaren lehiaketari esker. Baionako peña guziek irabazle ateratzea amesten dute!

tapas bayonne © Mathieu Prat eus