Baionako Txokolatearen Akademiak antolaturiko gormant eta kuriosentzako saihestezina den hitzordu horrek hiriaren historia txokolategilearen aberastasuna ohoretan ezartzen du, denentzako besta eta interakzio aktibitateak eskaintzearekin batera!
Hitz gutitan: Baionak haren txokolatea ospatzen du familian egin daitekeen ateraldia da, zure Omiasainduko oporretan egiteko ezin hobea!

Baionako txokolatearen historia ttipia

Baionan txokolatea XVII. mendean sartu zen judu portuges errefuxiatuen iristearen bidez eta Baionako portuak eskualde eta nazioarte mailan merkataritzan zuen nagusitasunari esker (kakao baba merkataritza).
Inkisizioarengandik ihes joan ondotik etxe baten beharra zuten judu portuges errefuxiatu horiek San Izpirituko auzoan finkatu ziren eta haien trebetasun txokolategilea ekarri zuten. Biziki fite, Baiona Frantzia mailako txokolate ekoizpenerako zentro garrantzitsua bilakatu zen, produktuen kalitateari eta artisauen talentuari esker ospea irabaziz.
Mendeak joatearekin, Cazenave, Daranatz, Paries edota L’Atelier du chocolat, Pascal, Monsieur Txokola eta Puyodebat artisau txokolategileei esker, hiriak tradizio hori atxikitzen jakin du, oraindik haren ospea egiten duten artisau egin moldeak balioan emateko indar berezia eginez.

Bayonne fête son chocolat
Bayonne fête son chocolat © Mathieu Prat

Txokolatearen ikuspegi atsegingarria

Baionak haren txokolatea ospatzen du, deskubritzeko, partekatzeko eta gormandizarako gonbidapena da. Osoki hiriaren historiaren parte den produktu bat ospatzeko parada ezin hobea da, aktibitate ludiko eta argigarrietan parte hartzearekin batera. Baionan espezialitate horren historia ezagutu nahi duten txokolate zale eta kuriosentzat, ekimen hori hutsegin behar ez den hitzordua da.
Hiru besta egun, txokolatea ohoretan ezarriko duen giro bero eta atseginean.