Points de Vue festibala 2017an agertu zen Baionako panoraman. Hasi eta urte gutxira arte herrikoiari eskainiriko egun horiek hiriaren karrika arteko eta kultura biziko hitzordu saihestezin bezala finkatu dira.



Baiona, karrika artearen neurrikoa den hiria
Proiektuaren hastapena
2017an, Spacejunk arte garaikideko zentroak haren hamar urteak ekimen gogoangarri batekin ospatu nahi izan zituen: euskal hirian munduko karrika arteko artista onenei hitzordua emanez, Baionako hiriarekin eta Euskal Hirigune Elkargoarekin partzuer ezarri zen Points de Vue festibala sortzeko.
16 artista etorri ziren lehen hitzordu horretara, hauen artean C215 gisa ezaguna den Christian Guemy grafitigile ospetsua, hiri osoko posta kutxa anitz pertsonalizatuko dituena.
Kritikaren eta publikoaren aldetik, arrakasta berehalakoa izan zen. San Izpiritu auzoko Ulysse-Darracq karrikako 15.ean kokatua den DEIH artista katalanaren “Prest ote zaude” izeneko fresko futuristak munduko fresko ederrenaren ohorezko titulua eskuratu zuen Widewalls webgunearen eskutik.
Karrika arteko obrak hiri guzian
Ondorioz, festibala urtetik urtera urrian errepikatu da, edizio bakoitzak Baionako auzo desberdinetara haren murruko obra sorta ekarriz.
Baionako Spacejunk antenak, autonomia gehiago ukan nahian, Kaxu Galeria izena du gaur egun. Baina manifestazio honen epizentroa izaten segitzen du eta, festibalaren astean, grafitigileak eta begiluzeak trumilka sartzen dira San Izpiritu auzoan. Eremua ez denez, Baiona Handia eta Baiona Tipia bezala, “Frantziako Eraikinetako arkitektoen” aldetik babestua, ia karrika guziak sekulako fresko batez edo obra diskretuago batez jantziak dira. Lesseps kaian kokatua den GEUZ zaharraren burdinazko erridauak Marseillako Deuz-en grafitiz edertuak dira; hortik hurbil, gaztetxea, Pasaiako 20 urteko Nexgraff artista gaztearen obra biziki eder batek apaintzen du. Sainte-Catherine karrikaren inguruan egiazko su artifiziala sortzen da: Veks Van Hilliken argi-arrain bat Couvent karrikan, RNST artistaren haur borrokalari bat Jean d’Amou etorbidean edo Ulysse Darrack karrikako sariztatua izan den fresko ospetsua.
Baina Points de vuek duen meritu handiena artea auzo aberatsetara eta, beraz, turismo gutien duten auzoetara, eramatea da. Urterik urte Baionako Gainkaldea aire libreko erakustoki bilakatzen da. Resplandy kaia, Maubec karrika, Gurutze Saindua edo Balichon auzoak festibaletik festibalera gero eta ederragoak dira.
Diziplina anitzeko festibala
Kaxu Galeriak beste kultura elkarte baiones batzuekin partzuergoan lan egiten du, arte herrikoiaren inguruko eskaintza betea proposatzeko. Karrika arteari buruzko dokumentalak hedatzen dituzte Atalante zineman, ondoan den Magneto gelan hip hop kontzertuak antolatzen dira, karrikako artisten obrak ikusgai ezartzen dira DIDAM arte zentroan eta inguruko galerietan.
Bestalde, Errepublikako plazan karpa bat plantatzen da skateboard erakustaldiak, live painting saioak eta haurrentzako grafitiaren tekniken lehen irakaspenak eskaintzeko baina baita food truckak eta jam sessionsak ere.
Obrak txirrindulaz deskubritu
Festibalerako sorturiko freskoak hiria molde ludikoan bisitatzeko sarbide ikaragarria dira!
Kaxu Galeriak eskaintzen dituen hiru zirkuituetako batean izena eman zenezake. 2 oreneko zirkuitua aurreikusi behar da, obra bakoitza kultura bitartekari batek komentatzen baitu.




