Aturri eta Errobiren ibai gurutzean kokatua, Baiona beti zian da kultura desberdinen bidegurutze. Ikuspegi geografikotik, Hego Euskal Herriarekin, Pirinioekin, Landekin eta ozeano Atlantikoarekin duen hurbiltasunak markatua da. Eta gaur egun gailentzen dena euskal kultura izanik ere, gaskoi kulturak ere bere aztarna sakona utzi du.
Bayonne, Baiona, Bayoune, Bayona
Egoera geografiko desiragarria
Baiona, XII. mendetik aitzina eskualdeko merkataritzaren erdigunea bilakatu bazen, egoera geografikoagatik izan zen bereziki, haren izenarekin agerian dena: ibai ona.
Baiona Donejakueko bidean da ere, Camino del Norte-ko bidean. Gaur egun gainera, Santa Maria katedrala munduko ondarearen zerrendan da, “Frantzia mailako Donejakueko bide” gisa.
Aturri eta Errobiren ibai gurutzean, ozeano Atlantikotik eta Hego Euskal Herritik hurbil, Baionak gutizia erakarriko zuen eta harresiz inguratu beharko zen, haren goiburu latina justifikatzeko: nunquam polluta, “sekulan ez zikina”.
Ingeles parentesia
1152an, Akitaniako Alienorrek Ingalaterrako errege Henri Plantagenetekin ezkondu zen: Baiona Ingalaterrako erreinuari juntatu zitzaion eta 3 mendez hala izanen zen. Horrek hiriaren garapena indartuko zuen, Europa iparraldearekin salerosketak baforatuz bereziki. Ingelesen menpekotasunaren arrasto guti gelditzen bada ere, Baionako katedraleko ganga-giltzarrian haien aztarnak ikus daitezke, zeinean zitoriek Ingalaterrako erregeen boterea sinbolizatzen duten hiru leopardori lekua egiten dioten.
Bokale berria
Ehun Urteetako Gerlaren bukaeran, 1451n, hiria Frantziako erresumaren eskuetara itzultzean, Baionako portua gainbeheran zen. Aturriren bokalea Albreteko Porturaino (egun Bokale-Zaharra) desbideratu zen, Baionatik 32 kilometrora.
1571n, Karlos IX.ak ubide berri baten eraikitzea Luis de Foix ingeniariaren gain utzi zuen. 1578an, Errobiren uholde batek Louis de Foixen lana bukatu zuen eta Errobik gaur egun duen bidea hartu zuen. Jagoitik Itsasotik kilometro batzuetara kokatua, Baionako portuak bere ospea berreskuratu zezakeen.


Baiona Gaskoinan edo Euskal Herrian
Ba, preseski: biak! Horretan datza haren nortasuna eta aberastasunetako bat. Haren historia da lekuko. Ipar Euskal Herriko hiriburu, Gaskoinaren parte zen frantses Iraultza gertatu zelarik. Zinez baionesa den idatzizko iturririk zaharrena, XIV. mendekoa den “Le Livre des Etablissement” liburuak osatzen du. Zati bat latinez eta bestea gaskoiez. Eragin gaskoi horrek karriken toponimia markatzen du (Pannecau, Pontrique, Plachotte…).
Baionako besten irekitzeak, Fetes de Bayonne frantsesez eta las Hestas de Baiona gaskoiez, hiriaren hiru hizkuntzei lekua uzten die, euskarari, frantsesari eta gaskoiari.
Ipar Euskal Herrian eta Landen hegoaldean ateraldiak egiteko egoera ezin hobea!
Ondorioz, Baiona kanpamentu nagusi ezin hobea izanen da zure ateraldietarako. 10 minutu baino gutiago beharko dituzu Angeluko edo Biarritzeko hondartzara eguzkia hartzera joateko; 30 minutu baino gutiagoko bidea eginez beste arte eta historia lurraldea den Donibane Lohizune-Ziburu edo Ipar Euskal Herriko herri ederrenak (Ezpeleta, Ainhoa, Sara) deskubritzen ahalko dituzu. Donibane Garazi, autoz edo treinez oren batera da, hats bahi gelditzeko gisako paisaia duen bidean.
Landetako kostara joaten ahalko zara ere, Capbreton 20 minutura baizik ez baita. Hego Euskal Herriari dagokionez, Donostian 40 minututan izanen zara, Bilbon eta Guggenheim erakustokian 2 oren baino gutiagoan. Eta autorik ez baduzu, treinez edo autobusez joateko parada duzu ere.
Pirinioek eskaintzen dituzten bidexka anitzetatik ibiltzen ahalko zara? Hor dituzu, adibidez, Larrun eta haren trein ttipia: abiapuntua Baionatik 40 minutura dago. Eta Iratiko oihanean erraketaz ibili nahi baduzu, oinez ibilaldia egin, asto gainean edo txirrindulaz ibili, 2 oren baino pixka bat gutiagoko bidea izanen duzu autoz!
