Baiona Ipar Euskal Herriko sartzea da, itsasoa eta mendien artean.
Gure talde zerbitzuak egonaldi pertsonalizatua prestatzen ahal dizue, zuen aitzinkontua eta egonaldiaren iraupenaren arabera.

Kostaldeko zirkuitua
Biarritzetik Hendaiara
Egun ahaztezin bat pasa ezazue Euskal kostaldean, Biarritzeko bisita gidatu bat segituz goizean goiz. Karrika zaharretatik ibil zaitezte, Hondartza Handiko giroaz probestu eta Birjinaren haitzaren sekretuak ezagutu itzazue. Ondoren, bazkal ezazue Donibane Lohizunen,eta bere portua eta karrika ikusgarriak ezagutu itzazue. Zirkuitua segi ezazue Hendaiako Abadia eremutik. Itsasoa eta inguruko mendieri so egiten ahalko diezue eremu honetatik. Gaztelu neogotikoa eta inguratzen dituzten baratze exotikoak xerka itzazue.
Ezinbesteko egun oparoa, Ipar Euskal Herria ezagutzeko talde batekin!
Barnekaldeko zirkuitua
Ipar Euskal Herriaren arima
Kanbon, Edmond Rostanden Arnaga etxe zoragarriaren bisita gidatuarekin hasiko duzue eguna. Cyrano de Bergerac-en idazlearen munduan sar zaitezte, haren baratze “frantses”etatik paseatuz. Murgiltze kulturala honen ondotik, Ezpeletan bazkal ezazue. Zirkuitua segi ezazue Larrungo treinarekin. Kremailera trein honek Euskal Herriko gailur mitikora igoko zaituzte, igoera zoragarri bat eskainiz. Pirineoak, itsasoa eta Hego Euskal Herria mirets itzazue Larrungo gailurretik.

Tarifa: 65€-tik goiti pertsona bakoitzerako
Denbora gehiago egon nahi duzue Euskal Herrian?
Gure talde zerbitzuak laguntzen zaituzte egonaldi pertsonalizatu bat sortzeko (2 eta 7 egunen arteko egonaldiak).




