Egun osoa pasatzen duzue Baionan eta hiria ezagutzeko egitarau osoa nahi duzue?  
Taldeentzako egun-erdi eta egun osoko formulak ditugu, dena barne, prezio hoberenean. 

Egun-erdi eredu bat Baionan

Baiona eta bere harresiak

  • 9:00etan: Baiona Ezagutu bisita gidatua / Iraupena: 2 ordu 
  • 11:00etan: Pierre Ibaialderen Gazitze tailerra / Iraupena: 45 minutu 
  • 12:30tan: Bazkaria (3 formula aukeran) 
    • Menu klasikoa 
    • Pierre Ibaialde menua 
    • Sagardotegi menua  

Tarifak*

  • 45€ pertsona bakoitza menu klasikoarentzat 
  • 49€ pertsona bakoitza Ibaialde menuarentzat 
  • 55€ pertsona bakoitza Sagardotegi menuarentzat 

*Txoferra urririk egun-erdiko prestazioentzat 

Egun osoa Baionan

Egun osoa Baionan pasa nahi duzue? 

Egun-erdiko egitarauari beste bisita aukerak gehitu itzazue arratsalderako. 

Bisita aukerak egun osoa pasatzeko 

Musée Basque et de l'Histoire de Bayonne © Mathieu Prat
Musée du Chocolat de l'Atelier du Chocolat de Bayonne © Atelier du Chocolat de Bayonne

Baionako Euskal Museoa  

1924etitk, XVII.mendeko Dagourette etxeak Baionako Euskal Museoa aterpetzen du, Errobiko eskuinaldean, Baiona Ttipian. Euskal Herriko bilduma etnografiko garrantzitsuena babesten du. XX.mende hastapenean bildutako objektu eta artelanek, euskal gizartearen funtzionamenduaren lekuko dira, mundu modernoak ekarritako aldakuntza handiak egiten diren tenorean. Baionako historioa kondatzen dute ere: itsasoko eta ibaietako portua, euskal, gaskoi eta judu kulturen gurutzaketa… 

Txokolatearen museoa  

Marie-Pierre eta Serge Andrieuk asmatutako bisita ludikoan parte hartu ezazue, kakao arbolaren laborantza edota txokolatearen fabrikazioaren sekretu guztiak ezagutzeko. 
Bideoak eta aitzinako makinen erakusketak aurkituko dituzue ere.  
Ez ahantz txokolate dastatzea egitea museoaren dendan, ibilbidearen bukaeran.  

Hermione Bateau travaux au port de Bayonne
Le Béret Français Bayonne © Le Béret Français

“Hermione” fragata  

“Hermione” fragata, Frantziako itsas historiako erreplika ospetsuenetariko bat da. Eraikuntza-lan hau Euskal Kostaldeko erakarpen turistiko handi bat da. Gaur egun, itsasontzia obretan dago Baionako Portuan. Itsasontziko bisitaren bidez, bere historia eta aparteko arkitektura ezagutuko duzue.  

Le Béret Français

2012an sortu da “Le Béret Français” fabrika: “Made in France” enpresari zale baten eta artisau trebeen topaketa baten ondoren. 

Historikoki, txapela Biarnoan sortu eta gero, Euskal Herrira zabaldu zen. “Le Béret Français” fabrikak berdin egin du, Biarnotik joan da Baionan kokatzeko. Gaur egungo lokala handiagoa da eta hori esker produkzio gaitasunak handitu dira fabrikan.  %100 Frantzian egindako txapelen eskaera gero eta azkarrago da. 

Hau ere maitatu dezakezue

Visites guidées de Bayonne © Mathieu Prat
© Mathieu Prat

Taldeentzako bisita gidatuak: Baiona ezagutu

Bidart sentier randonné cote basque océan ©ivanrodeorodriguez
©ivanrodeorodriguez

Zirkuituak Euskal Herrian zehar 

Visites guidées groupe scolaire © Mathieu Prat
© M.Prat

Bisita pedagogikoak