Baionarekin, bizi ezazu Ipar Euskal Herrian emozio, topaketa eta deskubrimenduaren sinonimo den turismo arduratsu eta solidarioa.
Ingurumenaren eta bizi kalitatearen zaintza
Baiona, hiri militante
Baiona beti izan da ekimen sozialentzako lur naroa. Elkarte ehuna biziki handia da bertan. Zuhaurrek epaitu: hirian 1.500 elkarte baino gehiago daude! Gai guzietarako (peñak, kirol edo kultura elkarteak), elkarte militante bizki antolatuak nonahi daude. Bizi! bezalako elkarte batek, ingurumen justizia sustatzeko Baiona Ttipian sortua, gaur egun kontinenteko leku anitzetan presente den Alternatiba mugimendua sortu zuen.
Euskoak zirkuitu laburrak faboratzen ditu
Ba ote zenekien Frantzian 80 tokiko moneta daudela? Hauek ekonomia herrian birkokatzen eta hurbiltasunezko zirkuitu laburren garapena laguntzen dute. Ipar Euskal Herrian, tokiko moneta horren izena Eusko da eta 2013an sortu zuten. Eta jakin ezazu Europako garrantzitsuena dela. Gaur egun 4 milioi eusko baino gehiago zirkulatzen direla estimatzen da (eusko bat = euro bat).
Konkretuki, zure oporretako xahutze batzuk euskoz egitea deliberatzen baduzu, horrek trantsizio ekologikoan eta Ipar Euskal Herriko garapen orekatuan parte hartzea ahalbidetuko du, diru hori Ipar Euskal Herrian egonen baita eta tokiko ekonomia ibilaraziko baitu.
Beraz ausar zaite! Zoaz www.euskalmoneta.org webgunera eta irek ezazu zure kontua. Zure bankuko kontutik dirua hartara lekualdatu (xahubiderik gabe). Ondotik, Euskopay aplikazioaren bidez ordain dezakezu, sinpleki, partaide diren saltegietan den QR bati esker.
Euroak euskoetan aldatzen ahal dituzue ere bai, hainbat aldagunetan.
Euskoa Baionako Turismo Bulegoan
Ahal duzue:
- Euskoekin ordaindu (eskudiruz edo aplikazioaren bidez),
- Eusko gutun-azalak erosi: 20 edo 50€, 18 edo 48 euskoren balioa (2 eusko Euskal Moneta elkarteko kide-txartelarentzat dira, urte osoko bazkidetzarentzat).
Orain zure aldi!



Baiona, hiri ekologista
Baionak proiektu ekologiko eta solidarioen garapena faboratzen du. San Izpiritun edo Gurutze Saindun, baratze partekatuek hiri eremuko bioaniztasuna balioztatzen dute. Bi erlategi kokatuak dira hiri inguruan, erleak zaintzeko gisan. Hamar urte dira ahuntz ñañoek harresietako lursail malkartsuenetan soropil mozkailuak ordezkatu zituztela. Eta hiriko parke eta lorategi desberdinek, baita Errobi bazterreko eremu hezeetako Ansot Zelaiguneak ere, ingurumen sanoaren eta hiri oxigenatu eta atsegingarriaren plantan ezartzea ahalbidetzen dute.
Mugikortasun goxoak baliatu
Baionak eta Euskal Hirigune Elkargo osoak trantsizio energetikoaren alde lan egiten dute. Txik Txak izeneko Ipar Euskal Herriko eta Hego Landetako sareak Angelu eta Biarritzekin, baina baita Tarnose edo Basusarrirekin ere, bat egitea ahalbidetuko dizuten bi Tram’Bus linea eskaintzen dizkizu. Hamasei autobus lineek ere hiri batetik bestera joatea ahalbidetzen dizute. Ibilbideak www.txiktxak.fr webgunean begiratu eta zalu bezain lasai ibili.
Urririkako joan-jinkariak Baiona zeharkatzen dute egunero 7:30etik 19:30era (igandetan eta besta egunetan izan ezik). Zure autoa hiriko aparkaleku nagusietan uztea ahalbidetzen dizute, ondotik leku turistiko interesgarrienetara lasaitasunez joateko: katedrala, museoak, Gaztelu Zaharra…
Txik Txak sareak bi lekuko txirrindula elektrikoak alokatzea ere proposatzen du.
Pony aplikazioa telekarga ezazu: Ipar Euskal Herriko 12 herritako alokatze guneak, Baionakoa barne, zein diren ikusten ahalko duzu. Txirrindulentzako bideen biderkatzeari, parke segurrari, aparkatzeko arkupeei esker, Baiona txirrindularientzako hiri erosoa da.




