Baionako hiri erdiguneko hiru auzoetan, Baiona Handia, Baiona Ttipia eta San Izpiritu, mila saltoki baino gehiago daude Kanpoko merkatu harrigarria, urtero oinezkoei gero eta toki gehiago egiten dien hiri batean.

Estilo guzietarako saltokiak

Erdi Aroaz geroztik, Baiona eskualdeko merkataritzaren erdigunea da. Ibai eta itsaso portu hiria izatea da haren berezitasuna; XII. eta XIIV. mendeen artean lehen urrezko aroa bizi izan zuen. XIX. mendean, Baiona industria portu garrantzitsua bilakatu zen; berpiztea martxan, opor ordainduek eta turismoaren etorrerak haren iragan loriatsuarekin bat egiten lagunduko zuten.

Baionan aurkituko duzun merkataritza eskaintza zabalak harrituko zaitu. Kafetegi, jatetxe eta janari dendez gain, moda saltoki, kulturarekin, ongizate eta osasunarekin, etxe eta apainketarekin loturiko denda, “concept-store” eta sortzaile “echoppe” eskaintza harrigarria atzemanen duzu. Vous pousserez la porte de petites boutiques indépendantes, mais également de grandes enseignes nationales et internationales.

Merkatu estalia, zaporeen tenplua

Baionaren bihotzean, 150 urte dira Baionako Merkatu estali zentrala hiriaren merkataritza birika dela. 21 janari denda zain dituzu asteko egun guzietan: harategi urdaitegia, gasna saltzailea, fruitu eta barazki saltzailea, arraindegia, hegazti saltzailea, tokiko ekoizpenak, ardo saltzaileak, kafetegi-jatetxeak… Merkatu estaliaren ingurua kanpoko merkatu gisa hedatzen da larunbat goizez, zeinean hirurogei salmahai inguru gehitzen zaizkien merkatari sedentarioei.

Auzoak animatzen dituzten merkatuak

Merkatu estaliaren eremu inguruko larunbatetako hitzorduaz gain, Baionaren itzulia egiten ahalko duzu merkatuak deskubritzera joanez soilik. Jantzi eta hatuentzat, hitzordua asteazken goizetan Gaskoien plazan (Baiona gainkaldean) finkatua da, eta ostiral goizetan Ronald-Barthes zelaigunean edo Errepublikaren plazan. Jakientzat, asteazken goizez Gaskoien plazara joan zaite, ostiral goizez San Izpiritu edo Polo auzoetara, eta goiz guziz, igandez izan ezik, Marines etorbideko arrain merkatura. Azkenik, zaporeen merkatuak ukitu exotikoa dakar San Izpiritura, udan zehar hilabetean behin.

Baiona, arte artisautza hiria

Baionan artisau anitz bada. Ez dute denek denda bat baina trebetasun berdingabe eta baliosa dute. Altzari maiasturu, beirategile, arrabitari, zeramikari, aiztogile, bitxigile, erlojugile… Udaberrian, Arte lanbideen Europako Egunen karietara, guziek ateak irekiko dizkizute.

Kultura eskaintza ezin ugariagoa

Ba ote zenekien? Baiona Frantzia mailan biztanleko liburutegi independente gehien duen hirietako bat da. Hamahiru liburutegik harrera eginen dizute, bakoitza bere berezitasunekin: frantsesezko edo euskarazko liburuak; komikiak, eleberriak edo liburu erregionalistak; liburutegi engaiatuak edo bigarren eskuko liburu saltzaileak.

Arte galeriak ez dira eskas; izan elkarteak edo pribatuak, sar zaite erakusketak deskubritzera. Horretan ere zaletasun guzientzako dago: margolanak, eskulturak, argazkiak, instalazio garaikideak, teknologia berriak…

Erosketak

Baionak haren mendetako merkataritza tradizioa atxikitzen du. Animatuak diren karrikak, pixka bat gehiago oinezkoei itzultzen zaizkie urtero, nortasun handiko hirigune historikoa zaintzea ahalbidetuz. Hartan tokiko izaerako dendak (euskal ehuna, espartinak, txapelak…) edo Frantzia mailako marka handikoak. Beraz mia ezazu, zaharreriak xerka itzazu, ez zaizu damutuko!