Molde zaharreko txirrindulak edo laguntza elektrikokoak gogokoak izan, bakarrik bidaiatu edo tandem baten bila ibili, Baionan zure zain dauden helbide on anitz bada.

Gogo guzientzako txirrindulak

Bicicletta, zure txirrindula gaineko ibilaldi guzietarako

Txirrindula egun baterako, aste baterako edo gehiagorako alokatzeko, Baionako geltoki parean zain duzu Bicicletta, baina baita Angeluko atsegin portu ondoan ere. Horrek zuzenean txirrindula pistetan sartzea eta berehala hondartzetako edo Baiona hiri barneko bidea hartzea ahalbidetzen dizu.

Alokairu etxeak goi mailako turismo txirrindula tradizionalak edo elektrikoak eskaintzen ditu, baina eskuragarriagoak diren txirrindula mota desberdinak ere: beach cruiser, gurdidun txirrindulak edota fat bike elektrikoa. Jakin ezazu txirrindularen alokatzeak ohointzen kontrako sarraila, saski bat eta haurrentzako kaskoa barne hartzen dituela.

Honi gehitu iezaiozu Biciclettak surfeko taula eta garraiatzeko euskarria alokatzea proposatzen dizula, eta bertan ahamen bat jan dezakezula ere. Ulertzen da zergatik Bicicletta Ipar Euskal Herriko txirrindula zaleen helbide saihestezina bilakatu den.

Louer un vélo à Bayonne © Mathieu Prat
Vélo pony location Bayonne

Pony, 2 tokiko zerbitzu libreko txirrindula

Txirrindulaz mugitu nahi baduzu, Pony zuretzako egin da! Zerbitzu libreko txirrindulak alokatzeko zerbitzu horrek laguntza elektrikoko 2 tokiko txirrindulak eskaintzen ditu. Ezin zara tronpatu: zolan den marka berezi bat dute ezaugarri.

Txirrindula bat alokatzeko, biziki erraza da: Pony aplikazioa telekarga ezazu eta hurbilen den geltokira joan zaite. Txirrindula giderrean duen QR kodea eskaneatuz askatzen ahalko duzu. Ibilaldiaren bukaeran, txirrindula uzteko aurreikusia den lekuan pausa ezazu eta aplikazioaren bidez aparkatua den txirrindularen argazkia igor ezazu bidaiarekin bukatzeko.

Txik Txak autobus zerbitzura harpidetuak direnak Pony hilabeteko harpidetza merkeago dute (19 € %100ean mugarik gabe).

Gainera: txirrindula non konpondu?

Txirrind’ola, txirrindulen konponketa denentzako

Zure txirrindularekin arazorik baldin baduzu, Marines etorbidean den Atelier Vélo Txirrind’ola-ko norabidea har ezazu. 2011n eguneroko mugikortasun indibidualean autoaren erabilpena mugatzeko sortu zen elkarte egitura horren izena “txirrindularen” eta “ola” hitzen arteko hitz jokoa da.

Auto-konponketa saioak eskaintzen ditu: zure txirrindula mekanikari profesionalek lagundurik konpondu eta zaindu dezakezu, tresneria eskura ukatearekin batera. Balioa emendatzeko tailerrak eta txirrindula-eskola ere atzemanen dituzu bertan.

Oharra: Txirrind’ola Vélodysséeren ibilbidean kokatua da.