Mendietako aire freskoa arnastu nahi duzu? Pirinioen bihotzean, Baionatik ez urrun, Bearnora eta Bigorrara buruz joan zaitezke: Paue eta Lurda zure zain dituzu, historiaz betea den bisita baterako salbuespenezko paisaien bihotzean.
Aire purua, eremu zabalak eta ondare historikoa
Paue, historia hiria Pirinioen erdian
Baionatik oren batera, Paue Pirinioen ate gisa kontsideratua da. Arrazoiarekin: Pirinioen mendikatearen salbuespenezko bista panoramikoa du! Baina hori baino lehen, Paue – Baiona bezala – arte eta historia hiria da.
Pertsonaia batek hiri bearnesa azkarki markatu zuen: Henrike IV.a, Frantsesek gehien maitatu duten erregea, 1553an Paueko gazteluan sortu zena. Hiriaren monumentu enblematiko hori, batean Bearnoko bizkondeen gotorleku, bestean Gaston Febusen gaztelu eta bestean pizkundeko errege erresidentzia izan zen. Gaur egun erakustoki nazionalean eraldatua, maiestatezko eraikin horrek tapizeria bilduma garrantzitsu bat aterpetzen du besteak beste. Baina ikusgarriena erregearen logela eta haren apoarmatu maskor formako sehaska dira, dudarik gabe! Bisitaren ondotik, Pizkundeko lorategian noraezean ibiltzera joan zaite.
ure Paueko bisitako beste derrigorrezko pasaia: Pirinioetako etorbidean promenatzea. Paueko Gazteluko burdin hesietan hasten da eta hiriko arkitektura harribitxi guzien ondotik iragaten: Gassion hotela, Saint-Martin eliza, Arteen Pabiloia eta haren Vignyren iturria, funikularra… Zinezko balkoi panoramiko horrek, aroa alde delarik, Pirinioetako mendikateko tontorren bista biziki ederra eskaintzen du. Ikusgarria!
Hiriak beste sorpresa ederrik gordetzen du, Beaumont parkea bezala, izen bereko jauregiaren barnean den eremu berde ederra, gaur egun kongresu zentro gisa erabilia. Arte Ederren erakustokiak eta Bernadotte erakustokiak ere ikustea merezi dute. Pau Geloseko garañotegia, frantses estatuko zaldi trebakuntzarako bigarren zentro garrantzitsuena da; Paueko Uhaitzak Frantzia mailan parekorik ez duen ur bizietako kirol eremua du.




Lurda, hiriburu espirituala mendien artean
Pauetik biziki hurbil, Baionatik 1:30 orenera, Lurda hiria erlijio turismoaren gune garrantzitsua da. Pirinioetako herri hori 1858an mundu mailako erromesaldi gune handienetakoa bilakatu zen, Bernadette Soubirousi Maria birjina agertu omen zitzaionean.
Sar zaite Lurdako Andre Mariaren santutegiko agerraldien harpean zure baitan biltzeko. Ondotik 3 basilikak admiratu: Andre Mariaren sortze garbia da zaharrena; Rosarioko Ama birjina, erromatar-bizantino estilokoa mosaikoz estaliriko 2.000 metro karratuko kapera bat da; lurpeko arkitektura atipikoa duen Jondoni Pio X.a basilikak 25.000 lagun har ditzake.
Bisita horren ondotik, Pic du Jer tontorrera doan ehun urteko funikularrari esker airea hartzera igo zaite. 900 metroko goratasunean da eta handik Pirinioen 360 graduko panoramaz goza daiteke. Abisua mendizaleentzat: Pic du Jer, mendiko txirrindulaz jausteko leku ospetsua da, eta zure txirrindula funikularrean igo dezakezu.!
Gavarnieko zirkua, salbuespenezko gune naturala
Pirinioetako gisuzko zirku handiak gaur egun desagertu diren glaziar erraldoien lanari esker daude. Pirinio Garaietan den Gavarnie hauetako ospetsuena da. Muga franko-espainiarraren artean, Pirinioetako parke Nazionalaren bihotzean kokatua, 1997az geroztik UNESCOko munduko ondarean sartua da. 3.000 metro baino gehiagoko goratasunean den Mont-Perdu mendigunearen iparraldean hiru zirku marrazten dira: Troumousse, denetan handiena; Estaube, salbaiena; eta azkenik Gavarnie, maiestatetsuena. Paisaia magikoa eskainiz, gisuzko murruen dimentsio ikusgarriengatik, 3.000 m-ko goratasuneko tontorrengatik eta Europako handienetakoa den 423 metroko goratasuneko ur-jauziagatik desmarkatzen da




