Landesetako hegoa lasaitasun leku oparoa da, surflarien eta izadiaren maitaleen paradisua: bidegorri ainitzek hondartzak, oihanak, aintzirak eta baratzeak zeharkarkatzen dituzte.  
Bi eremu zabal ezagutzekoak dira… 
Baionatik abiatuz, itsas bazterretik ibil zaitezte: 40 kilometroko hondartza bat aurkituko duzue. Barnealdean, Ipar Euskal Herria eta Biarnoaren artean, Kiwi Haraneko paisaia xarmagarriak xerka itzazue.  

Itsasoa eta oihana nahasten direlarik

Tarnosetik La Venara, natura familian

Tarnosen hasten da Aturriko bokalea eta Arcachongo badia lotzen dituen are fineko hondartza. Tarnose Seinauzeko eskualdean kokatua da, bioaniztasunean aberatsa den eremu hezean. Luzaz industria dinamika handiaz gozatu ahal izan du, Baionako portuari esker.

Ondres urmaelez, eremu hezez eta lintzuraz eta biziki hurbil den itsasoaz inguratua da. Turc edo Garros urmaeletan arrantza zenezake; edo, sinpleki, pinu eta zuhaitz hostotsu oihanetan barna doazen pista eta bidexka ederretan oinez, txirrindulaz edo zaldiz joan.

Iparrerago, familiarekin iragaten diren oporrez gozatzeko xokoz josia den La Venako oporlekua dago: zooa, ur jostalekua, abentura ibilbidea, skate parkea eta haurrentzako joko eremuak. Kostatik barnealderago, Orxeko lintzura bisitatu dezakezu: txori migratzaileen behatzaileen zoriona egiten duen mila hektarea inguruko natura erreserba. Pasabideetan antolaturiko oinezko zirkuitua jarraikiz oinez zeharkatzeko leku ederra da.

Plage sable fin Ondres @OTSeignanx
@OTSeignanx
Promenade forêt Landes Pain @OTSeignanx
@OTSeignanx

Capbreton eta Hossegor, ahizpa antagonistak

Familiar eta herrikoia den Capbretonek portu liluragarria du. Bertan, itsasoan barna doan Estacade zurezko pontoiak portuaren sarrera markatzen du. Gaur egun, portuak 1.000 itsasontzirentzako lekua du. Itsasoan barna, ur sakoneko arrain anitz aurkitzea ahalbidetzen duen Gouf izeneko arraildura biziki sakona dago. Itsasoko produktuak kontsumitzen ahalko dituzu, arrain merkatuan erosiz edo tokiko jatetxe batean.

30 hamarkadako euskal-landatar estiloko luxuzko etxeak dituen Hossegor modakoagoa da. Europako surfaren hiriburu gisa agertzen da. Beraz har ezazu taula eta 7 kilometroko hondartzan aurki ezazu gogoko duzun lekua! Eta, uhainei buru egin gabe familiarekin bainatzera joatea nahiago baldin baduzu, zoaz Hossegoreko aintzirara,itsasoarekin lotura duen ur eremu zabala, zainduriko 3 hondartzak belaontzi eskolak eta ostra hazleen ttattolak dituena..

Iparrerago, eremu handiak

Hossegor eta Capbreton iraganik, kosta salbaiago bilakatzen da. Seinauze guti urbanizatua da eta surferako xoko ospetsuak ditu, baita pinu oihan zabala ere. Soustons herrian 5 aintzira daude, ur kiroletarako paradisua beraz: bela, arrauna, paddle…

Hastapenean Bokale Zaharra Aturriren bokalea zen, desbideratu zuten arte. Gaur egun itsas aintzira bazterretik promena zaitezke, eta dunaren gainean berean pausaturiko etxe tradizionalak begiratu. Messangesen ere eremu zabalak eta lasaitasuna aurkituko dituzu. Herriaren hiru laurdenak oihana dira, eta kilometrotako txirrindula pistek eta bidexkek zeharkatzen dute.

Landetako herri tipikoa, Moliets-et-Maâ herria Courant d’Hucheteko naturazko erreserbatik hurbil dago. Leon aintziran igo zaite galupa batera eta segi ezau Courant ibaia bokaleko hondartzaraino. Hortik hurbil Contiseko itsasargia 1 km-ra altxatzen da ozeano Atlantikoan barna. Jatorrian xuria bazen ere, 30 hamarkadan haren berezitasuna egiten duen Arkimedesen torloju gisako bi marra beltzez berriz tindatu zuten.

Balade à vélo landes pistes cyclables @OTSeignanx eus
@OTSeignanx
Vallée du Kiwi © Faustine François
@Faustine François

IbiKiwiaren Harana, atseden hartzeko paradisu txoko bat 

Baratze paisaia bat  

Peyrehoraden ingurutik; Orthes eta Arrigansen Herria 

Ongi etorri Kiwiaren Haranera, Biarnoa, Euskal Herria eta Landesetako hondartzen artean. 

Lurralde honetan aurkitzen diren kiwi baratzeen aniztasunetik heldu da Kiwiaren Harana izena. 

Atseden hartzeko eta pausatzeko leku oparoa da. 
Kiwiaren Haranak eta bere paisaia xarmagarriek, aktibitateek eta aparteko zaporeek itxoiten zaituzte.

Abentura, atsedenaldia, gastronomia edota ondarearen bila bazaudete, Kiwiaren Harana opor leku oparoa da.  
Zatozte paradisu xarmant hau ezagutzera.  

Zer ikus, egin eta bisitatu Kiwiaren Haranan 

Arthous eta Sordeko Abadiak
lurraldeko ondare leku saihetsezinak dira.  
Arthouseko Abadia, arkitektura erromanikoaren eredu ohargarri bat da, eskultura eta fresko liluragarriekin. Bertako historia ezagutzeko museo bat aterpetzen du.  
Sordeko Abadia, bere lurpeko galeria eta bere kalostrape lasaiarentzako ospetsua da.  
Bi abadiek bidaia polit bat eskaintzen dute denboran zehar, herrialdearen abertastasuna erakutsiz, bai kultura mailan, bai ondare mailan.  

1358tik, Peirahoradako merkatua bidegurutze batean kokatua da eta biztanleria anitz erakartzen du. Sablot plazatik, antzinako ohiko animale azoka, Aristide Briand plazara, ehun bat saltzaileek okupatzen dute lekua: tokiko ekoizleak, merkatariak eta artisauak.  
Gozatzeko toki oparoa da ere: goiztiarrentzat, ostatuek goizeko 7etatik goiti gosariak edota ogitartekoak zerbizatzen dituzte. 
Ezagutzekoa den berezitasun gastronomikoa: txerri-oinak! 

Zoazte lurraldea ezagutzera bizikletaz: ibilbide bereziak eginak izan dira zuentzat. 
Tokiko ekoizleak ezagutzen ahalko dituzue ibilbide horiei esker, haranatik zeharka-meharka ibiliz, errekak segituz ere, kiwiak ikusiz. 
Paseatze lasaiak edo kirol-itzuliak maite badituzue, ibilbide hauek aparteko esperientzia eskainiko dizue, izadia, gastronomia eta ondarea elkartuz.  
Gure aholkua: Turismo Bulegoan alokatu ezazue zuen bizikleta.  

Abbaye de Sorde © Office de Tourisme de Bayonne