Euskal kostaldearen eta barnealdearen artean ezin hobe kokaturik, Baiona barnealdera eta euskal mendietara joateko lehentasunezko abiapuntua da. Haran berdeak, errekak eta herri ederrak ikusteko gogoa duzu? Hemen “Ipar Euskal Herriaren barnealdea” deitzen duguna bisitatzeko ate ezin hobea da Baiona.

Ipar Euskal Herriaren barnealdea: haran berdeak eta sailkaturiko herriak

Errobiko harana, Ipar Euskal herriaren iturrietan

Baionan, herriko etxearen heinean, Errobi Aturrin murgiltzen ikus zenezake. Baina ba ote dakizu erreka horren iturburua Ezterenzubiren hegoaldean, Orreagako lepoaren oinean, kokatua dela?

Ondotik, erdigune historikoa Vaubanen Zitadela gainean duen Donibane Garazi zeharkatzen du. Irulegiko mahasti eta mendiek, Donejakue bideko etapa saihestezina den historiaz beteriko herri hori inguratzen dute.

Bidarrain Errobik indarra hartzen du: ur bizietako kiroletan saiatzeko gune onena da! Uretako kirol eta aisialdi enpresa anitz bada eta rafting, kanoa, kayak eta beste uretako aktibitateak eskaintzen dituzte.

Ondotik Itsasuko bidea hartzen du, gereziaren eta arrantzaren aberria. Izan ere, Errobiko harana arrantzatzeko leku ezin hobea da: hartan izokin eta amuarrain basak atzematen dira, baina baita arrain hazkuntza anitz eta artisau-keztatoki bat ere. Udan, uharrak eta igerileku naturalak oporretan daudenek piknikatzeko edo bainatzeko biziki prezatzen dituzten lekuak dira. Ibilbidea Baionan bukatu aitzin, Errobik paisaia bukolikoak moldatzen ditu Kanbo inguruan. Han Edmond Rostanden luxu handiko bizileku izan zen Arnaga Etxea,  bisitatzen ahalko duzu, eta Chaine du Soleil bainuetxean artamendua egin.

Saint-Jean Pied de Port à vélo ©CDT64-P.Gaillard
©CDT64-P.Gaillard
Tommes de fromage de brebis et montagnes des Pyrénées Ossau Iraty ©A. Torrent
©A. Torrent / CDT64

Aldudeko harana, egiazkoa eta maitagarria

Paisaien edertasunagatik eta ekoizpen gastronomikoengatik ospetsua, Aldudeko haranak 3 herri biltzen ditu: Banka, Urepele eta Aldude. Baigorriko herritik iragan behar da hara heltzeko.

Haran hartan Pierre Oteizaren Kintoko euskal zerri ezaguna gurutzatzen ahalko duzu: zerri xuri beltzak, kanpoan haziak, ur zaporedun haragi urintsuagatik ospetsuak dira. Salbuespenezko jaki horiek Baionako erdigunean den Espainiako karrikako haren saltegi ederrean ere dastatzen ahalko dituzu.

Xingar ekoizleez gain, haranean Ipar Euskal Herriaren harrotasuna egiten duen ardi gasna ekoizten duten artzain anitz gurutzatzen da. Euskal gastronomiarik ez Irulegi (JKD) aipatu gabe. Honen mahastiak Baigorri eta Garazi bi haranengainaldean diren euskal mendietan terraza moduan landatuak dira.

Haran horretan tradizioa egunero bizitzen da, euskal izpiritua jarraikiz: pilota partidak frontoinean, mus partidak herriko ostatuan. Europan parekorik ez duten zur zizelkaturiko galeriak dituzten elizetan euskaraz kantaturiko mezak entzuten dira.

Abenturazale errabiatua bazara, flora eta fauna berdingabea duen eremu babestu eta berdean mendi ibilaldiak egiten ahalko dituzu.

Hazparnealdea, harpe lurra

Egiazko Ipar Euskal Herri bat xerkatzen baduzu, pixka bat zirkuitu turistiko handietatik kanpo, hona etorri behar duzu! Baionatik 25 kilometrora, lurralde honek herri atipikoen inguruan hedatzen diren baserrialdeko paisaiak ditu, non eskualdeko ekoizpen eta arte artisau merkatuak, dantza herrikoiak eta euskal koruen kontzertuak, herri kirolak eta pilota partidak atzematen diren.

Naturari dagokionez, Baigura eta Urtsu mendiek, markaturiko zirkuituetako ibilaldi eta aktibitateetarako aukera zabala agertzen dute. Ipar Euskal herria biziki oihantsua da eta, sasoien arabera, paisaiak aldatzen dira.

Lurralde horretan ere atzeman genitzake Isturitzeko eta Otsozelaiko harpe misteriotsuak: 50 urte pasaz geroztik monumentu historiko sailkatuak, nazioartean ezagunak dira. Isturitzekoak 80.000 urteko gizaki biziaren lekukotasuna agertzen du. Otsozelaikoa zinezko harribitxi geologikoa da: adituek “katedral mineral” gisa kalifikatua, milurteko lurpeko gangak eta konkrezioak ditu.

Hasparren vue sur église ville pays Basque Montagne © CDT64-S.Claudon
© CDT64-S.Claudon
URt Restaurant la galupe village pays basque montagne ©CDT64-Gaillard-Munsch
©CDT64-Gaillard-Munsch

Xarnegu lurraldea, Aturriren harana

Ipar Euskal Herriaren iparraldean, euskal, landes eta biarnes bideen eta kulturen bidegurutzean, “odol nahasiko” Xarnegu lurraldea lurralde konfidentziala da. Baionatik 20 minutura, Aturri bazterrean, paisaia berdeak, zelaiguneak eta eremu hezeak deskubrituko dituzu.

Esplorazio hori bizikletaz egitea da onena, denbora hartu eta ingurumenaz gozatzeko. Ahurti, Mugerre eta Beskoitze deskubritzeko, zuhaitz baten itzalpean pausa bat egiteko denbora, frantses estatuko herri ederrenen artean sailkatua den Bastida herrian murgildu aitzin. XIV. mendeko nafar bastida horrek euskal arkitektura tipikoa agertzen du eta arte artisau anitzen egoitza da. Urrunago, Montauzer etxearen Baionako xingar xafla batzuk dastatzeko, ekoizpen tailerra duen Bardoze herrian geldi zaite. Orain Biduze bazterrean zaude, Bidaxuneko eta monumentu historiko gisa sailkatua den haren gaztelu gotorlekuaren bidean. Haurrekin Gixuneko aintziran lasaiki bainatzen ahalko zara

Urdazuriren harana, errekaren erritmoan

Urdazurik, 41 kilometroko erreka horrek, Ainhoatik Donibane Lohizunera iraganez Ipar Euskal Herria zeharkatzen du.

Haranean, naturatik hurbil iraganen duzun egonaldian, huts egin behar ez direnak deskubrituko dituzu, lehen mendiak eta belardi berdeak. Harpe eta sorginen Sara bisitatuko duzu, eta euskal nortasun tipikoa duen Ainhoa, biak frantses estatuko herri ederrenen artean sailkatuak. Ezpeletan zure ahosabaia berotuko duzu, Ipar Euskal Herriko urre gorria, Ezpeletako biperra, dastatuz. Eta kirol edo familia ibilaldi zaleentzat, Azkainek eta Senperek ibilbide anitzetarako abiapuntuak eskaintzen dituzte.

Urdazuriren harana destino ezin hobea da, Baionatik 20 minutura Hego Euskal Herriaren eta ozeano Atlantikoaren artean, Larrun euskal mendiaren zaintzapean.

Grottes de Sare Pays basque ville montagneuse @Grottes Préhistoriques de Sare
Fabrication d'espadrille artisant Bayonnais Pays basque © CDT64-S.Claudon
© CDT64-S.Claudon

Xiberoa

Xiberoa, euskal probintziarik txikiena, guti ezagutzen da. Alta, artzainek haien artaldeekin kurritzen dituzten mendi eta haran malkartsuak agertzen ditu. Dantza eta kantu tradizioz beteriko haren kulturaren egiazkotasunak are bakanagoa egiten du.Maule, hiriburua, espartinaren, handienak inspiratzen dituen ehunezko eta sokazko zapataren hiriburuan bilakatu duten tailer zaharrak; Larraine eta Oltzarteko pasabidea, Santa-Grazi eta Kakuetako arroila, euskal mitologian murgilduko zaituen Atharratze, Ospitalepea eta haren eliza Erromanikoa,Xiberoa denboratik kanpo dagoen destinoan bilakatzen duten ezaugarriak dira, Baionatik 90 km-ra soilik.

Irati, mendiak, oihana

Naturan ibiltzeko eta indarberritzeko gogoak? Eskualde hau zuretzat egina da! Anitz dira Irati airea hartzeko maite dutenak.

Mendi eta oihan arteko panorama bikainarekin, isiltasunean eta lagun arteko giroan, fauna eta florak liluratuko zaitu. Ibilaldi bateko bihurgune batean libre diren pottokak, behiak edota ardiak gurutzatuko dituzu.

Oinez edo txirrindulaz, kanabera eskuan, Europako pagadi handiena den Iratiko oihanak, koloreak, usainak eta musika naturalak oparituko dizkizu.

Sar zaite bidexketan, goroldio eta liken azpian begiratu, ernea bazara onddoak edo zizahoriak atzemanen dituzu; eta txori migratzaileak eta saiak begiratzeko begiak zerura altxa itzazu.

Lur berde hori, goxoa eta desberdina, neguan estalki xuri batez janzten da raketa bidezko ibilaldiei edo lerra lasterketei lekua uzteko.

Ulertu dukezu, Irati xoko berdingabea da, hartan bizitzea urte guzian goxo da.

Paysage d'Iraty vallée montagne ©CDT64-V.Puiseux
©CDT64-V.Puiseux