Joko eremu zoragarria, euskal mendia ibilaldientzako eremu berdingabea da GR10 mitikotik iraganez promenada sinpletik mendi gorenetako ibilaldira, zure espektatibei eta ahal fisikoei egokituriko ibilbideak atzemanen dituzu. Baina mendia mendiko bizikletaz, zaldiz edota trotinetaz eginiko ibilaldietan ere deskubritu dezakezu.

Maila eta gogo guzientzako ibilaldiak!

Larrun, Euskaldunen mendi sakratua

Euskaldunentzako gailur sakratua, Larrunek 905 metroko goratasuna du. Igoaldia, familiarekin, kremailera trein pitoreskoaren bidez egin ezazu, San Inazioko lepotik abiatuz eta oinez jautsiz.

Kirolarientzat, maila desberdineko 6 zirkuitu daude. San Inazioko lepoaz gain, Saratik, Azkainetik, Oletatik edo Lizuniagako lepotik abia zaitezke. Edozein kasutan, 2 eta 3 oren arteko igoaldia aurreikusi behar duzu. Ibilbide batzuk teknikoagoak edo malkartsuagoak dira, baina aldi oro paisaiak biziki desberdinak dira: mendiko bidexka bihurgunetsuak, oihan politak, ardiak alhan diren belardiak… Eta xantza pixka batekin, behar bada Euskal Herriko zaldi endemikoak diren pottokak gurutzatuko dituzu.

Behin tontorrean, bista salbuespenezkoa da eta itsasoa besarkatzen du Baionatik harago. Santa Maria katedralaren orratzak ikustea lortuko ote duzu?! Ondoren arroltzopil bat jatera eta sorta bat edatera joaten ahalko zara gailurrean dauden bentetako batera. Salbu apairu ederrago baten mentura baldin baduzu, bidean Yasola Benta duzu adibidez.

Randonnée trail au Pays Basque la Rhune eus
Randonnée en famille véloroute Mondarrain ©CDT64-A.Salaun
©CDT64-A.Salaun

Urtsu, gailur ederra familiarekin promenatzeko

Auzoko Artzamendi eta Mondarrain ezagunagoak izanik ere, Urtsu alternatiba ona da familientzako, haren malda berdeekin, erliebe goxoarekin (678 metroko goratasuna), eta ongi markaturiko balizajearekin.

Hazparnetik, Urkoitik, Lekornetik edo Makeatik abiaturik, 2 oren ederren ondotik, Bearnoaren eta Lapurdiko inguruko mendien panorama polita eskaintzen duen tontorrera zailtasunik gabe irits daiteke.

Baigura, abenturazaleentzako joko eremua

Ipar Euskal Herriaren iparraldean, 897 metroko goratasuna duen Baigura urrundik ikus daiteke. Bide batek gailurrera iristea ahalbidetzen du: artzain aktibitateentzako eta Lekorne, Heleta eta Luhusoren artean kokatua den aisialdi guneko erabiltzaileei eskainiriko trein ttipi batentzako erreserbatua da

Aktibitate anitz eskaintzen da hartan: parapente lehen irakaspenak (baldintzak ezin hobeak dira), eskalada, mendiko txirrindula! Aisialdi gunetik itzultzean jaki tradizionalak proposatzen dituen garagardotegian jateko parada ukanen duzu.

Baigura randonnée au Pays Basque Nord © N. Courdurié / ADT64
© N. Courdurié / ADT64
Randonnée Jaizkibel mer et montagne ©CDT64-P.Gaillard
©CDT64-P.Gaillard

Jaizkibel, itsaso eta mendi artean

Hego Euskal Herrian den eta 573 metroko goratasuna duen Jaizkibelera igotzea ibilaldi biziki atsegina da. Pasai Donibanetik abia zaitezke, igoera erraza xerkatzen baduzu, edo Guadalupeko kaperatik (Hondarribia) igoera malkartsuago baterako.

Egitarauan, itsasoaren, Hendaiako badiaren eta zelata dorreen bista ikusgarriak, baita badia ttipi gorde batena ere!

Irati, raketa ibilaldi zaleentzat

Iratira ibilaldiak egitera joateko sasoi hoberena negua da, noski! Estazioko harrera bulegoan raketak eta makilak alokatzen ahalko dituzu, eta zinezko animalia salbaien erreserba naturala den Europa mendebaldeko oihan hostotsu handienean dauden 4 ibilbide seinalatuetako batean abia zaite!

Randonnée Iraty sous la neige Chalets d'Iraty © ADT64 / Guillaume Arrieta
© ADT64 / Guillaume Arrieta
Randonnée GR10 montagne Pic des escaliers ©AADT64-Gaillard-Munsch
©ADT64-Gaillard-Munsch

GR10, ohiz kanpoko erronka

GR10 ibilbide mitikoa Ipar Euskal Herria eta haren herriak deskubritzeko beste molde bat da. Hendaiako Oletako abiatzea aski erraza da, ondotik datoz Sara, Ainhoa eta, Artzamendiko gailurrarekin, lehen mendiko etaparen abiapuntu den Bidarrai. Ondoren Baigorri eta Donibane Garazi, ez huts egin Irulegiko mahastien muinoak. Ibilbideak Xiberoan jarraitzen du, Ezterenzubin eta, ondoren, Santa Grazi eta haren gaitzeko arroiletan: Kakuetako arroila eta Holtzarteko pasabidea.