Baionatik minutu gutxira Aturriko bokalea dago, eta Ozeano Atlantikoa. Euskal kostaren abiapuntua da, itsutzerainoko dirdira duen bitxia. Arrantza portuz, zurbeso ageriko etxez eta mendixka berdez beteriko 35 kilometro hondartza eta ezpondak.

35 kilometro ahantzezinak

Angelu eta Biarritz, Baionatik pedala ukaldi gutxitara

Txirrindula bat alokatu ezazu eta Aturri bazterrean zehar pedalatu: 30 minutu baino lehen Barrako hondartzara iritsiko zara, ibaia Atlantikoan sartzen den lekura. Lerratokian geldialdia egin zenezake edo hondartza bazterretan pedalatzen segi. Txibertako oihanak, zeinetako pinuak Napoleon III.ak galdeginik XIX. mendean landatu ziren, familientzat eta ibiltarientzat eginak diren senda berdeak ditu. Ibilbidea surfaren gune gorena den Amodio Ganberan bukatuko duzu, eta han jatetxeek Atlantikoari buruzko bista liluragarria dute.

Hortik, hiri inperialaren sartzea seinalatzen duen Biarritzeko itsasargia ikusiko duzu. duen Biarritzeko itsasargia ikusiko duzu. Eugenia de Montijo enperatrizak eta haren senar Napoleon III.ak iraunkorki markaturik, Biarritzek arkitektura aberastasunagatik liluratzen du lehenbizi: Hotel du Palais, Rocher de la Vierge harkaitza eta haren pasabide ospetsua, baina baita ere eta bereziki Villa betltza bezalako burges etxe aberatsak. Haren kostagatik eta Europako surfaren lehen urratsen lekuko izan diren hondartzengatik ere ospetsua da. Kasu: erliebea markatuago da eta, ondorioz, txirrindulaz ibiltzea zailago da. En famille, ne manquez pas la visite de l’Aquarium de Biarritz et de la Cité de l’Océan.

Anglet plage sable fin chambre d'amour visite groupe depuis Bayonne © Pierre-Alex eus
© Pierre-Alex / CDT64
Bidart sentier randonné cote basque océan ©ivanrodeorodriguez eus
©ivanrodeorodriguez / CDT64

Bidarte eta Getaria, ezponda hegian

Bidarte eta Getaria nortasun handiko euskal herrien adibide dira, zurbeso ageriko gorriak dituzten etxeekin eta “eliza-frontoin-herriko etxe” hirukoarekin. Itsasoaren gainaldean dira, Pirinioak fondo-oihal gisa agerian emanez.

Bidarteko egitarauan, euskal ohiturak eta bizitza eztitasuna: kafea goza ezazu Sauveur Atchoarena plazan, mutxiko dantzariak edo pilotariak begira itzazu, pintxo batzuk jan, eguzkia itsasoan sartzen begiratzeko denbora har ezazu. Getariak lehengo Art Deco hotela gainean duen atsegin portuarekin liluratzen du, baina baita neo-euskal estiloko etxeekin ere.

Jakin ezazu Itsasbazterreko bidexka Bidarten hasten dela: panorama ikusgarriak iragaten ditu, 25 kilometrotan barna Atlantikoaren bazterretik Hendaiaraino joanez.

Donibane Lohizune, kortsarioen hiria

Donibane Lohizune egiazko arrantza portua da, behiala frantses estatuko handienetako bat. Bertan bale ihizia eta bakailao arrantza praktikatzen zen; gaur egun kostatik hurbil arrantzatzen den legatzaren kanabera arrantza da espezialitatea.

Euskal hiriak Luis XIV.aren eta Espainiako infanta Maria Teresa Austriakoaren arteko ezkontza hartu zuen 1660an. Iragan loriatsu horrek markaturik, ezkondu aitzin erregina bilakatuko zenaren bizileku izan zen Infantaren Etxea ikus daiteke portuan. Baina hirian ez dira erregeak soilik egon: XVII. eta XVIII. mendeetan, Ingelesen arabera, kortsarioek Gaskoinako golkoa zinezko “sugegorri abian” bilakatu zuten.

Saint jean de Luz port de pêche bateau océan ©TC Basques
©TC Basques / CDT64
Hendaye Chateau d'Abbadia scientifique astrologie ©F.Perrot
©F.Perrot / CDT64

Hendaia, mugako hiriaren xarma

Hendaia, lehenbizi Txingudiko badian ateratzen den Bidasoa ibaia da, Ipar eta Hego Euskal Herriaren muga markatuz. Jaizkibelen zolan kurubilkatua, hiria Atlantikoari buruz errotik itzulia da, Bi Bixkien harkaitzak nagusi dituen Hondartza Handia euskal kostako ederrenetako bat da behar bada.

Abadiako gazteluak soilik hara joatea merezi du, hain da harrigarria: laborategi zientifiko gisa pentsatua, XIX. mendean etnologo, astronomo, bidaiari handi eta euskal kulturaren defendatzaile sutsua zen Antton Abadiak eraikiarazi zuen.