Hendaia pasaturik, hegoaldeko lurretan zaude. Arkitektura eta kulturari dagokionez, Hego Euskal Herriak eskaintza errotik desberdina agertzen du. Baionatik abiaturik egun pasarako ideia bikainak ematen dituzten hiru hiri nagusi horiek begira ditzagun.

Hego Euskal Herria: mugaz beste aldera joan

Donostia, mila zaporeen hiria

Baionatik 50 kilometrora, Donostia Gipuzkoako hiriburua da. Munduko badiarik ederrenetako bat duen 180.000 biztanleko hiri hori, mendiz inguratua da eta Espainiar estatuko bainu oporleku dotoreenetako bat. Kultura hiria da ere, Donostian ospe handiko zinema festibal baten eta jazz festibal ospetsuaren egoitza baita.

Baina salbuespenezko natura eremua eta Belle Epoque garaiko eraikinak baino lehen haren izen ona egiten duena gastronomia da. Izan ere, Donostian munduko jatetxe onenetako batzuk daude, baita planeta osoko bisitariak erakartzen dituen pintxo ostatuak ere. Ipar Euskal Herrira bisita eginen duzularik, Donostiara pintxo batzuk dastatzera joatea ezinbestekoa da. Etorri aitzin, mementoko ostatu eta jatetxe onenei buruzko informazioa har ezazu: aldaketa anitz gertatzen da tokiko agertoki gastronomikoan, ostatu berriak agertzen dira ia astero. Zure hautua eginik, barrara iristeko bidea ireki ezazu eta etxeko bi edo hiru berezitasun eska itzazu. Zergatik ez Txakolina, pixka bat pindartsua den tokiko ardo xuria, dastatu? Dena ahogoza ezazu eta segi ezazu zure ateraldiarekin!

Guzia liseritzeko, Kontxako badiaren bazterrean promena zaite: akuario ederretik (familiarekin bisitatzeko ideia bikaina) abiatu eta Eduardo Chillida euskal artista ikonikoaren Haizearen orratza eskulturaraino ibili.

Saint-Sébastien la Concha, Vue sur Ile Donostia ©CG64-JM Decompte
©CDT64-JM Decompte
Randonneurs Sentier Littoral vue sur mer, à San Sebastian, Donostia ©CDT64-P.Gaillard eus
©CDT64-P.Gaillard
Saint-Sébastien, Donostia la Concha © CDT64-J.Cazenave eus
© CDT64-J.Cazenave

Donostiara joan:

SNCFeko treina Hendaia arte (35 minutu), eta Euskotren – Topo (35 minutu)

Gaztelugatxeko Doniene ©turismo-Bizkaia
©turismo-Bizkaia
Musée Guggenheim Bilbao vue automnal de l'extérieur © FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, Erika Barahona Ede.
© FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, Erika Barahona Ede. Derechos reservados.
Château Burton de Bilbao ©turismo-Bizkaia
©turismo-Bizkaia

Bilbo, kulturaren berpiztea

Baionatik 150 kilometrora kokatua, Bilbo Hego Euskal Herriko hiriburu ekonomikoa da. Garai bateko garrantzia handiko industria eremua, distira galdu zuen 1980 urteetako krisi ekonomikoaren ondorioz eta abandonaturiko industriagunearengatik, hiri “grisaren” irudia zuen orduan. 1989an, Bilbok hiri berpizterako proiektua abiatu zuen, irudi hori ezabatu eta dirdira berreskuratzeko asmoz.

Berpizte horren aitzindari, Guggenheim museoa hiriaren ikur bilakatu zen berehala. Frank Gehryk pentsatua eta 1997an estreinatua, arte obra bat da eta mundu mailan ospetsuenetakoa den eraikin garaikidea. Nerbioi bazterretik promena zaite eta Louise Bourgeoisen armiarma (“Maman”), edo Feff Koonsen “Puppy” bezalako obra enblematikoz inguratua den eraikin berezi hori begira ezazu. Ondotik sar zaite museoko erakusketa iraunkorrak eta usu biziki kalitate handikoak diren aldi baterako erakusketak deskubritzera.

Iruñea, Baionaren ahizpa bikia

Iruñea Baionatik 1:30 oren pasara kokatua da eta Nafarroako hiriburua da. Baiona bezala, mundu osoan ezagunak diren bestak ditu, San Ferminak. Eta Baiona bezala ederki kontserbatu diren harresiz inguratua da.

Ibil zaite alde zaharretik Hemingayk betikotu zuen Gaztelu enparantzatik pasatuz. Joan zaite urtero San Ferminetako besten irekitzean txupinazo mitikoari harrera egiten dion plazan den herriko etxe liluragarria ikustera. Zezen plaza espainiar estatuko handienetako da, zeinean besten garaian giro bero beroko korridak ospatzen diren.

Zoaz Santa Maria de la Real katedrala deskubritzera, aitzinalde neoklasikoaren gibelean egiazko mirari gotikoak dituena. Ibil zaite kalostra gotikoan gaindi, bi ate liluragarriekin Europako ederrenen arteko aitortza eskuratu duena.

Citadelle de Pampelune, Pamplona "Iruña" Vue de haut sur les remparts @Pamplona turismo eus
@Pamplona turismo eus
Cathédrale Santa Maria la Real de Pampelune @Pamplona turismo eus
@Pamplona turismo eus
Remparts, murallas de Pampelune @Pamplona turismo eus
@Pamplona turismo eus