Baionako Turismo Bulegoak bisita gidatu hautu zabala eskaintzen du. Bakarrik edo taldean izan, saihestezinetan finkatu edo usaiako bideetatik kanpo ibili eta ezohiko Baiona deskubritu nahi duzula, hizlari-gida baionesek onduriko proposamenetan zoriona atzemanen duzu.
Hiria deskubritzeko
Arte eta Historia Hiria labela
2011z geroztik “Arte eta Historia hiria” labelaren jabe, Baionako hiria haren ondarea balioan ezartzeagatik saritua izan da. Geroztik, hiriko kulturaren zuzendaritzak zazpi ahalak egiten ditu Baionako arkitektura aberastasunak deskubriarazteko ekintzak antolatzeko, hizlari-gida profesionalen laguntzari esker.
Gaikako bisita gidatu sorta handia proposatzen da, taldeentzat zein partikularrentzat. Eskaintza sasoiaren arabera aldatzen da, beraz, Turismo Bulegoko webgunean berrikuntzak erregularki begira itzazu, altxor eta misteriotan aberatsa den hiria esploratzeko gisan.
Ez du deusek ere zuretzako sekreturik ukanen, hiri zentro zaharretik Baionako katedral eta haren kalostraraino, harresietatik eta soto gotikoetatik pasatuz. Baionaren historia gormanta deskubritzeko parada ere ukanen duzu, haren xingarrarekin edo txokolatearekin.
Baiona Euskaraz Bisitatu
Aturriko bazterretatik Errobiko kaietara, harresiak, merkatua, sektore babestua eta kalostrapea ahantzi gabe, segiezazue Joana, gure gidari-hizlaria, eta zoazte Baionako historia ezagutzera, ondare kulturala aberats eta paregabea eskaintzen dituen hiria!
Taldeek eta eskolek urte osoan zehar erreserbatzen ahal dituzte euskarazko bisitak. Irakasleek, Adage plataformaren bidez erreserbatzen ahal dituzte bisitak, Pass culture scolaire delakoa erabiliz.
Beste edozein eskaerarentzat, Talde zerbitzuak programa bereziak sortzen ahal ditu.
Banakoek, Ondarearen hitzorduak hiruhilabetero eskaintzen dituen bisitak erreserbatzen ahalko dute.

Argibideak / Erreserbaketak
Talde: iraupena: oren 1 eta 30 / Prezioa: 175€ edo iraupena: oren 2 / Prezioa: 195€
Eskola: iraupena: oren 2 / Prezioa: 125€
Kontaktua: promotion@visitbayonne.com / +33 5 59 46 01 41
Banakoentzat: Erreserbaketak edo Turismo bulegoan (+33 5 59 46 09 00)



