{"id":7756,"date":"2024-01-06T14:56:34","date_gmt":"2024-01-06T13:56:34","guid":{"rendered":"https:\/\/www.visitbayonne.com\/bayonne-ville-de-confluence\/"},"modified":"2024-03-27T16:12:18","modified_gmt":"2024-03-27T15:12:18","slug":"baiona-elkargune-hiria","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.visitbayonne.com\/eu\/zure-gogoak-edo-inspiratu\/zergatik-baiona-bisitatu\/baiona-elkargune-hiria\/","title":{"rendered":"Baiona, euskal eta landes kosten, Pirinio Atlantikoen eta Hego Euskal Herriaren ateetan."},"content":{"rendered":"\n<p class=\"has-text-align-center wp-block-paragraph\">Aturri eta Errobiren ibai gurutzean kokatua, Baiona beti zian da kultura desberdinen bidegurutze. Ikuspegi geografikotik, <strong>Hego Euskal Herriarekin, Pirinioekin, Landekin eta ozeano Atlantikoarekin<\/strong> duen hurbiltasunak markatua da. Eta gaur egun gailentzen dena <strong>euskal kultura<\/strong> izanik ere, gaskoi kulturak ere bere aztarna sakona utzi du.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:50px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-media-text has-media-on-the-right is-stacked-on-mobile\"><div class=\"wp-block-media-text__content\">\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Bayonne, Baiona, Bayoune, Bayona<\/h2>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">Egoera geografiko desiragarria<\/h3>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Baiona, XII. mendetik aitzina eskualdeko merkataritzaren erdigunea bilakatu bazen, egoera geografikoagatik izan zen bereziki, haren izenarekin agerian dena: ibai ona.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Baiona Donejakueko bidean da ere, <em>Camino del Norte<\/em>-ko bidean. Gaur egun gainera, Santa Maria katedrala munduko ondarearen zerrendan da, \u201cFrantzia mailako Donejakueko bide\u201d gisa.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Aturri eta Errobiren ibai gurutzean, ozeano Atlantikotik eta Hego Euskal Herritik hurbil, Baionak gutizia erakarriko zuen eta harresiz inguratu beharko zen, haren goiburu latina justifikatzeko: <em>nunquam polluta<\/em>, \u201csekulan ez zikina\u201d.<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">Ingeles parentesia<\/h3>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">1152an, Akitaniako Alienorrek Ingalaterrako errege Henri Plantagenetekin ezkondu zen: Baiona Ingalaterrako erreinuari juntatu zitzaion eta 3 mendez hala izanen zen. Horrek hiriaren garapena indartuko zuen, Europa iparraldearekin salerosketak baforatuz bereziki. Ingelesen menpekotasunaren arrasto guti gelditzen bada ere, <strong>Baionako katedraleko<\/strong> ganga-giltzarrian haien aztarnak ikus daitezke, zeinean zitoriek Ingalaterrako erregeen boterea sinbolizatzen duten hiru leopardori lekua egiten dioten.<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">Bokale berria<\/h3>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ehun Urteetako Gerlaren bukaeran, 1451n, hiria Frantziako erresumaren eskuetara itzultzean, Baionako portua gainbeheran zen. Aturriren bokalea Albreteko Porturaino (egun Bokale-Zaharra) desbideratu zen, Baionatik 32 kilometrora.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">1571n, Karlos IX.ak ubide berri baten eraikitzea Luis de Foix ingeniariaren gain utzi zuen. 1578an, Errobiren uholde batek Louis de Foixen lana bukatu zuen eta Errobik gaur egun duen bidea hartu zuen. Jagoitik Itsasotik kilometro batzuetara kokatua, Baionako portuak bere ospea berreskuratu zezakeen.<\/p>\n<\/div><figure class=\"wp-block-media-text__media\"><img decoding=\"async\" width=\"2048\" height=\"1535\" src=\"https:\/\/www.visitbayonne.com\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/bayonne-pont-sain-esprit-1-scaled.jpg\" alt=\"Bayonne vue a\u00e9rienne Saint Esprit \u00a9 Pierre Curutcharry \/ Visit Bayonne\" class=\"wp-image-5376 size-full\" srcset=\"https:\/\/www.visitbayonne.com\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/bayonne-pont-sain-esprit-1-scaled.jpg 2048w, https:\/\/www.visitbayonne.com\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/bayonne-pont-sain-esprit-1-800x600.jpg 800w, https:\/\/www.visitbayonne.com\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/bayonne-pont-sain-esprit-1-1024x768.jpg 1024w, https:\/\/www.visitbayonne.com\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/bayonne-pont-sain-esprit-1-768x576.jpg 768w, https:\/\/www.visitbayonne.com\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/bayonne-pont-sain-esprit-1-1536x1151.jpg 1536w\" sizes=\"(max-width: 2048px) 100vw, 2048px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-media-text is-stacked-on-mobile\"><figure class=\"wp-block-media-text__media\"><img decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"681\" src=\"https:\/\/www.visitbayonne.com\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/embouchure-adour-port-bayonnecopy-mathieu-prat-1024x681.jpg\" alt=\"Embouchure Adour Balade \u00e0 V\u00e9lo port de Bayonne \u00a9 Mathieu Prat\" class=\"wp-image-2241 size-full\" srcset=\"https:\/\/www.visitbayonne.com\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/embouchure-adour-port-bayonnecopy-mathieu-prat-1024x681.jpg 1024w, https:\/\/www.visitbayonne.com\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/embouchure-adour-port-bayonnecopy-mathieu-prat-800x532.jpg 800w, https:\/\/www.visitbayonne.com\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/embouchure-adour-port-bayonnecopy-mathieu-prat-768x511.jpg 768w, https:\/\/www.visitbayonne.com\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/embouchure-adour-port-bayonnecopy-mathieu-prat-1536x1021.jpg 1536w, https:\/\/www.visitbayonne.com\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/embouchure-adour-port-bayonnecopy-mathieu-prat.jpg 1900w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure><div class=\"wp-block-media-text__content\">\n<h3 class=\"wp-block-heading\">Baiona Gaskoinan edo Euskal Herrian<\/h3>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ba, preseski: biak! Horretan datza haren nortasuna eta aberastasunetako bat. Haren historia da lekuko. <strong>Ipar Euskal Herriko hiriburu<\/strong>, Gaskoinaren parte zen frantses Iraultza gertatu zelarik. Zinez baionesa den idatzizko iturririk zaharrena, XIV. mendekoa den \u201cLe Livre des Etablissement\u201d liburuak osatzen du. Zati bat latinez eta bestea gaskoiez. Eragin gaskoi horrek karriken toponimia markatzen du (Pannecau, Pontrique, Plachotte\u2026).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Baionako besten <\/strong>irekitzeak, <strong>Fetes de Bayonne<\/strong> frantsesez eta las<strong> Hestas de Baiona<\/strong> gaskoiez, hiriaren hiru hizkuntzei lekua uzten die, euskarari, frantsesari eta gaskoiari.<\/p>\n<\/div><\/div>\n\n\n\n<div style=\"height:50px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading has-text-align-center\">Ipar Euskal Herrian eta Landen hegoaldean ateraldiak egiteko egoera ezin hobea!<\/h3>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ondorioz, Baiona kanpamentu nagusi ezin hobea izanen da zure ateraldietarako. 10 minutu baino gutiago beharko dituzu <strong>Angeluko<\/strong> edo <strong>Biarritzeko<\/strong> hondartzara eguzkia hartzera joateko; 30 minutu baino gutiagoko bidea eginez beste <strong>arte eta historia lurraldea den<\/strong> <strong>Donibane Lohizune-Ziburu<\/strong> edo<strong> Ipar Euskal Herriko herri ederrenak (Ezpeleta, Ainhoa, Sara)<\/strong> deskubritzen ahalko dituzu. <strong>Donibane Garazi<\/strong>, autoz edo treinez oren batera da, hats bahi gelditzeko gisako paisaia duen bidean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Landetako kostara<\/strong> joaten ahalko zara ere, Capbreton 20 minutura baizik ez baita. Hego Euskal Herriari dagokionez, <strong>Donostian<\/strong> 40 minututan izanen zara, <strong>Bilbon eta Guggenheim erakustokian<\/strong> 2 oren baino gutiagoan. Eta autorik ez baduzu, treinez edo autobusez joateko parada duzu ere.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Pirinioek eskaintzen dituzten bidexka anitzetatik ibiltzen ahalko zara? Hor dituzu, adibidez, Larrun eta haren trein ttipia: abiapuntua Baionatik 40 minutura dago. Eta Iratiko oihanean erraketaz ibili nahi baduzu, oinez ibilaldia egin, asto gainean edo txirrindulaz ibili, 2 oren baino pixka bat gutiagoko bidea izanen duzu autoz!<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:30px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aturri eta Errobiren ibai gurutzean kokatua, Baiona beti zian da kultura desberdinen bidegurutze. Ikuspegi geografikotik, Hego Euskal Herriarekin, Pirinioekin, Landekin eta ozeano Atlantikoarekin duen hurbiltasunak markatua da. Eta gaur egun gailentzen dena euskal kultura izanik ere, gaskoi kulturak ere bere aztarna sakona utzi du. Bayonne, Baiona, Bayoune, Bayona Egoera geografiko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5377,"parent":7791,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_acf_changed":false,"_seopress_titles_title":"Baiona, elkargune hiria: Ipar Euskal Herria, Landak, Pirinioak & Hego Euskal Herria","_seopress_titles_desc":"Biarritzetik eta ozeano Atlantikotik 10 minutura, Hego euskal Herritik 30 minutura eta Pirinioetatik 40ra, Baiona Ipar Euskal Herriko sarrerako atea da.","_seopress_robots_index":"","_seopress_robots_follow":"","_seopress_robots_imageindex":"","_seopress_robots_snippet":"","_seopress_robots_primary_cat":"","_seopress_robots_breadcrumbs":"","_seopress_robots_freeze_modified_date":"","_seopress_robots_custom_modified_date":"","_seopress_robots_canonical":"","_seopress_social_fb_title":"Baiona, elkargune hiria: Ipar Euskal Herria, Landak, Pirinioak & Hego Euskal Herria","_seopress_social_fb_desc":"Biarritzetik eta ozeano Atlantikotik 10 minutura, Hego euskal Herritik 30 minutura eta Pirinioetatik 40ra, Baiona Ipar Euskal Herriko sarrerako atea da.","_seopress_social_fb_img":"","_seopress_social_fb_img_attachment_id":0,"_seopress_social_fb_img_width":0,"_seopress_social_fb_img_height":0,"_seopress_social_twitter_title":"Baiona, elkargune hiria: Ipar Euskal Herria, Landak, Pirinioak & Hego Euskal Herria","_seopress_social_twitter_desc":"Biarritzetik eta ozeano Atlantikotik 10 minutura, Hego euskal Herritik 30 minutura eta Pirinioetatik 40ra, Baiona Ipar Euskal Herriko sarrerako atea da.","_seopress_social_twitter_img":"","_seopress_social_twitter_img_attachment_id":0,"_seopress_social_twitter_img_width":0,"_seopress_social_twitter_img_height":0,"_seopress_redirections_value":"","_seopress_redirections_enabled":"","_seopress_redirections_enabled_regex":"","_seopress_redirections_logged_status":"both","_seopress_redirections_param":"","_seopress_redirections_type":301,"_seopress_analysis_target_kw":"","_seopress_news_disabled":"","_seopress_video_disabled":"","_seopress_video":[],"_seopress_pro_schemas_manual":[],"_seopress_pro_rich_snippets_disable_all":"","_seopress_pro_rich_snippets_disable":[],"_seopress_pro_schemas":[],"footnotes":""},"class_list":["post-7756","page","type-page","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.visitbayonne.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/7756","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.visitbayonne.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.visitbayonne.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.visitbayonne.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.visitbayonne.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7756"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.visitbayonne.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/7756\/revisions"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.visitbayonne.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/7791"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.visitbayonne.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5377"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.visitbayonne.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7756"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}